Baiona
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Lapurdiko hiriburuari buruzkoa da, Galiziako herriari buruzko artikulua ikusteko: Baiona (Pontevedra)
Baiona |
|||
---|---|---|---|
Lapurdi | |||
|
|||
Izen ofiziala | Bayonne (fr) | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona 3ren burua |
||
Posta-kodea | 64100 64102 (INSEE kodea) |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 4 m | ||
Eremua | 2168 ha = 21,68 km2 | ||
Biztanleria | 44.300 (2005) | ||
Dentsitatea | 1850 bizt/km2 | ||
Distantzia | 0 km Baionara | ||
Sorrera | erromatar fundazioa | ||
Herritarra | baiones / baionar | ||
Alkatea | Jean Grenet (2001-2008) | ||
www.ville-bayonne.fr/ | |||
Baiona Lapurdiko hiriburua eta Ipar Euskal Herriko hiri nagusia da. Halaber, Euskal Herri osoko hamargarren hiri handiena da. Baionak, Angelu eta Biarritzeko udalerriekin batera BAB izeneko gune metropolitarra osatzen du.
Erromatarren garaian sortua, Lapurdum izena izan zuen, geroago inguruko lurraldearen izena izatera (Lapurdi) igaroko zena. XI. mendetik aurrera, apezpiku hiri bihurtu zen, Bajonencis elizbarrutiko buru izendatu baitzuten.
Eduki-taula |
Geografia
Hiria Aturri eta Errobi ibaien konfluentzian kokatuta dago. Udalerri mugakideak hauexek ditu:
- Bokale eta Tarnose (Landak) iparraldean
- Angelu mendebaldean
- Basusarri hego-mendebaldean
- Lehuntze ekialdean
- Mugerre hego-ekialdean
- Milafranga eta Hiriburu hegoaldean.
Auzoak
Hiriko erdigunea hiru auzotan banatuta dago:
- Baiona Handia: Errobiren ezker aldean, bertan dira Gaztelu Zaharra eta Katedrala.
- Baiona Ttipia: Errobiren eskuin aldean.
- Espiritu Saindua: Aturriren eskuin aldean, Zitadelaren magalean, Portugal eta Espainiatik kanporatutako juduak bertan kokatu ziren.
Historia
- 1808ko ekainaren 6an Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Espainiako errege izendatu zuen Baionan. "Pepe Botella" trufazko ezizena hartuko zuen "erregeak" espainiarren aldetik.
Herri senidetuak
- Iruñea, Euskal Herria
- Daytona Beach, Ameriketako Estatu Batuak
Demografia
Biztanle erroldatuak
Iturriak: █ INSEE █ fr.wiki
Hiri gaskoia
Okzitaniako komunitatea bizi izan da hirian Erdi Arotik, Gaskoniako lurraldeetan egonda, eta euskaldunekin elkar bizi izan dira mende hauetan.
Gaur egun, gaskonierazko akademia hiri honetan kokatuta dago, Baiona izena hartuz hizkuntza horretaz ere.
Hauxe dugu hiriko ereserki gaskoia:
"Salut Baiona! Salut Baiona, petita flor, Pròche la Niva, pròche l'Ador, Mainada a la vèrva gascona, Charmanta e gaujosa citat, On respira la libertat, Salut Baiona!"
Zerbitzuak
- Portua
- Cote Basque Ospitalea
Baiones ezagunak
- Jean-Ambroise Duvergier de Hauranne, Saint-Cyran (1581-1643), teologo famatua.
- Leon Bonnat (1833-1922) margolaria
- Rene Cassin (1887-1976), Nobel saria jaso duen euskal herritar bakarra.
- Itxaro Borda (1959-), euskal idazlea.
- Didier Deschamps (1968-) futbolaria.
- Marie Darrieussecq (1969-), erdal idazlea.
- Eneko Bidegain (1975-), euskal idazlea.
Kanpo loturak
Lapurdiko udalerriak | ||
---|---|---|
Ahetze • Ahurti • Ainhoa • Angelu • Arbona • Arrangoitze • Azkaine • Bardoze • Basusarri • Baiona • Beskoitze • Biarritz • Bidarte • Biriatu • Bokale • Donibane Lohizune • Ezpeleta • Getaria • Gixune • Haltsu • Hazparne • Hendaia • Hiriburu • Itsasu • Jatsu • Kanbo • Larresoro • Lehuntze • Lekorne • Lekuine • Luhuso • Makea • Milafranga • Mugerre • Sara • Senpere • Urketa • Urruña • Uztaritze • Ziburu • Zuraide |