Baionako portua
Wikipedia(e)tik
Baionako portua Lapurdiko kostaldearen iparraldean dagoen merkataritza portua da, Baiona, Angelu eta Bokale udalerriek elkarbanatzen dutena.
Euskal Herriko bigarren porturik garrantzitsuena da, Bilbokoaren atzetik, eta Frantziako bederatzigarrena. 1997tik, urteroko trafikoa 4 milioi tona baino gehiagokoa da.