Bardoze
Wikipedia(e)tik
Bardoze |
|||
---|---|---|---|
Lapurdi | |||
|
|||
Izen ofiziala | Bardos | ||
Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Bidaxune |
||
Posta-kodea | 64520 64094 (INSEE kodea) |
||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 0-183 m | ||
Eremua | 42,53 km2 | ||
Biztanleria | 1.271 (1999) | ||
Dentsitatea | 29,89 bizt/km2 | ||
Distantzia | km Baionara | ||
Herritarra | Bardoztar | ||
Alkatea | Jean-Paul Iribarne (2008-2014) |
Bardoze Lapurdiko udalerria da eta Lapurdi Ekialdean dago kokaturik.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Aturriren ibaiadar diren Biduze eta Harana ibaiak udalerritik igarotzen dira.
Harana ibaira isurtzen diren hainbat errekek gurutzatzen dute udalerria: Marmareko erreka, Lartaso erreka eta Eiherazarko errekak (eta honen ibaiadar den Iturriaga erreka).
Biduzera isurtzen direnen artean, aldiz, Lihurri eta Arberoa dira aipagarrienak.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Gixune iparraldean
- Ahurti eta Hazparne mendebaldean
- Bastida eta Oragarre (Nafarroa Beherea) hegoaldean
- Bidaxune (Nafarroa Beherea) eta Landak ekialdean.
[aldatu] Historia
Bardoze Agramondarren dukerriaren menekoa zen baroierria izan zen Erdi Aroan.[1] 1790. urtean, aldiz, egoera administratiboa aldatzean, Gixune eta Bardoze herriek osaturiko kantonamendu baten burua izan zen, Uztaritzeko barrutiaren azpikoa izan zena.
[aldatu] Ekonomia
Nahiz eta udalerriaren ekonomiaren oinarria laborantza izan, XIX. menderarte Bardoze oso ezaguna zen bertan egiten ziren hilarriak zirela-eta.
[aldatu] Demografia
|
2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da
[aldatu] Ikustekoak
- Salha gaztelua XVII. mendekoa da.
- XVI, XVII eta XVIII. mendeko hainbat baserri daude herrian.
- Herriko Etxe zaharra, 1982. urterarte erabili zena, XVIII. mendeko eraikina da.
- Miremont jauregia XV. mendekoa da. Bertatik, Landak eta Pirinioak ikus daitezke.
- XV. mendeko errota bat ere badago.
- Jasokundearen eliza XIX. mendean izan zen berreraikia, baina oraindik XIII. mendeko atari erromanikoa kontserbatzen du. Herriguneko punturik altuenean dago kokaturik, 128 metrotako altueran.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
Lapurdiko udalerriak | ||
---|---|---|
Ahetze • Ahurti • Ainhoa • Angelu • Arbona • Arrangoitze • Azkaine • Bardoze • Basusarri • Baiona • Beskoitze • Biarritz • Bidarte • Biriatu • Bokale • Donibane Lohizune • Ezpeleta • Getaria • Gixune • Haltsu • Hazparne • Hendaia • Hiriburu • Itsasu • Jatsu • Kanbo • Larresoro • Lehuntze • Lekorne • Lekuine • Luhuso • Makea • Milafranga • Mugerre • Sara • Senpere • Urketa • Urruña • Uztaritze • Ziburu • Zuraide |