Pirinio Atlantikoak
Wikipedia(e)tik
Pirinio Atlantikoak (64) | |
---|---|
Eskualdea | Akitania |
Prefetura | Paue |
Azpiprefeturak | Baiona Oloroe |
Biztanleria | 600.018 (1999) |
Dentsitatea | 78 bizt / km² |
Eremua | 7 645 km² |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 52 |
Herriak | 547 |
Departamendu burua |
Jean Castaings (UDF) |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Pirinio Atlantikoak, Pyrénées-Atlantiques (fr) edo Pirenèus Atlantics (okz) Frantziako 64. departamendua da, Akitania eskualdean, hego-mendebaldean kokatuta dagoena. Prefektura Paue hirian dago, eta beste hiri nagusiak Baiona eta Oloroe dira.
7.645 km²-ko azalera dauka eta 600.018 biztanle (78 biz./km², 1999).
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen dute departamendua.
Eduki-taula |
[aldatu] Kontseilu Orokorra
Departamenduko kudeaketaz arduratzen den erakunde politikoa Pauen egoitza duen Kontseilu Orokorra da.
Departamenduko kantonamendu bakoitzak hautatzen du bere kontseilari orokorra.
Kontseilari orokorren biltzarrak edo Kontseilu Orokorrak hautatzen ditu bai lehendakaria eta bai arlo ezberdinetako arduradunak, konteilarien artea hautatuak beti ere.
Gaur egun 52 kontseilari orokorrak daude 52 kantonamendu ordezkatzen. 21 kontseilari hautatuak dira Ipar Euskal Herriko kantonamenduetan eta 31 Biarnoko kantonamenduetan.
[aldatu] Kontseilu Orokorreko Lehendakariak (1945tik aurrera)
- 1945-1949: Henri Lapuyade (Moneingo ordezkaria)
- 1949-1960: Louis Intxauspe (Garaziko ordezkaria)
- 1960-1964: Jean-Louis Tinaud (Paueko ordezkaria)
- 1964-1976: Pierre de Chevigné (Sauveterreko ordezkaria)
- 1976-1985: Franz Duboscq (Donapaleuko ordezkaria)
- 1985-1992: Henri Grenet (Baionako ordezkaria)
- 1992-2001: François Bayrou (Paueko ordezkaria)
- 2001-2008: Jean-Jacques Lasserre (Bidaxuneko ordezkaria)
- 2008-.......: Jean Castaings (Bastidako ordezkaria)
[aldatu] Mugakideak
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Landak eta Gers departamenduak, ekialdean Pirinio Garaiak, hegoaldean Gipuzkoa, Nafarroa Garaia eta Huescako probintzia eta mendebaldea Kantauri Itsasoa (Bizkaiko Golkoa).
[aldatu] Hizkuntzak
Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, baina euskara eta okzitanieraren hiztunak ere bertako biztanleak dira.
[aldatu] Inguru naturala
- Midi d'Ossau (Erdialdeko Pirinioak)