Tamerlan
Wikipedia(e)tik
Tamerlan, (pertsieraz Timür-i lang), Tamorlan, Timur Lenk edota Timur soilik (errena), turkiar-mongoliar konkistatzaile, buruzagi militar eta politikoa izan zen, erdialdeko Asiako azken konkistatzaile nomadetako bat. 1336 inguruan jaio zen, 1405ean hil zenm Txina inbaditzeko zorian zela.
Turkiar jatorriko noble musulaman honek Eurasiaren zati handi bat konkistatu zuen bi hamarkadetan. 1382 eta 1405 artean, bere gudarosteak Delhitik Moskura zeharkatu zituzten, konkistatzen eta hiriak suntsituz. Bere izena Europan zehar zabaldu zen, izua sortzen zuen pertsonaia bat bihurtuz.