Shkhara
Wikipedia(e)tik
|
||||
---|---|---|---|---|
Shkhara mendia. |
||||
Garaiera | 5.200 m | |||
Gailurra | 1.365 m | |||
Koordenatuak | Koordenatuak: | |||
Svaneti ; Kabardino-Balkaria | ||||
Mendilerroa | Kaukaso mendilerroa | |||
Lehen igoera | 1888an, U. Almer, J. Cockin eta C. Rothek. | |||
Ohiko bidea | Ipar-ekialdetik | |||
[[Irudi:{{{mapa}}}|200px]] |
Shkhara (georgieraz: შხარა; errusieraz Шхaрa) Georgiako mendirik altuena da. Svaneti eskualde historikoan Errusiako mugaren ondoan kokaturik, Shkhara Kutaisitik, Georgiako bigarren hirik handiena, 88 kilometrotara dago. Tontorra Kaukaso mendilerroaren erdialdean dago, Elbrusetik hego-ekialderantz. Shkhara Kaukaso mendilerroko hirugarren mendirik altuena da, Dykh Tau eta gero.
Shkhara Bezingi (edo Bezengi) Horma izeneko mendikotearen ekialdeko gailurra da. Lehenengo igoera 1888an ipar-ekialdetik U. Almer, J. Cockin eta C. Rothek osaturiko britainiar/suitzar taldeak egin zuen. Bezingi Horma zeharkatzeko lehenengo ibilbidea 1931 K. Poppinger, K. Moldan, and S. Schintlmeister austriarrek egin zuten.