Mol
Wikipedia(e)tik
Mol bat karbono-12 hutsezko 0,012 kg-tan dauden atomoak beste gauzaki elementalak dituen substantzia kopurua da. (14. CGPMa (1971) 3. erabakia, CR 78) Gauzaki elementalak atomoak, molekulak, ioiak, elektroiak, edo partikulak izan daitezke.
Gutxi gora behera 6,02214199×1023 unitate dira (Avogadroren zenbakia).
Eduki-taula |
[aldatu] Masa molarra
Mol baten masari masa molarra deritzo. Substantzia baten masa molarrak (gtan adierazia) masa molekularraren balio bera du, eta 6,02 x 1023 atomo edo molekula dauzka.
[aldatu] Bolumen molarra
Substantziaren agregazio egoera kontuan izan behar dugu, alegia, substantzia hori, egoera solido likido edo gaseosoan dagoen.
[aldatu] Solido eta likidoen bolumen molarra
Substantzia bakoitzaren mol batek betetzen duen bolumena, hots, bolumen molarra, substantziaren araberakoa da.
Solido eta likido baten masa molarraren eta bolumen molarraren arteko erlazioa bere dentsitatea da. d=m/v.
[aldatu] Gasen bolumen molarra
Presio eta tenperatura baldintza normaletan (P = 1 atm eta t = OºC) gasen portaera solidoek eta likidoen ezberdina da. Baldintza normaletam, edozein gasen bolumen molarra 22,4lkoa da eta 6,02 x 1023 gas-molekula dauzka.
Nazioarteko Unitate Sistema |
Oinarrizko unitateak luzera: m | masa: kg | denbora: s | intentsitate elektrikoa: A | tenperatura: K | substantzia kantitatea: mol | argi-intentsitatea: cd |
Unitate eratorriak maiztasuna: Hz | indarra: N | presioa: Pa | energia/lana/beroa: J | potentzia: W | karga elektrikoa: C | potentzial elektrikoa/indar elektroeragilea: V | erresistentzia elektrikoa: Ω | kondukzio elektrikoa: S | kapazitatea: F | fluxu magnetikoaren dentsitatea: Wb | indukzioa: H | eremu magnetikoa/indukzio magnetikoa: T | argi-fluxu: lm | iluminazioa: lx | erradioaktibitatea: Bq | xurgatutako dosia: Gy | dosi baliokidea: Sv | jarduera katalitikoa: kat |
Unitate osagarriak |