Lantanoide
Wikipedia(e)tik
Zenbaki atomikoa | Izena | Ikurra |
---|---|---|
57 | Lantanoa | La |
58 | Zerioa | Ce |
59 | Praseodimioa | Pr |
60 | Neodimioa | Nd |
61 | Prometioa | Pm |
62 | Samarioa | Sm |
63 | Europioa | Eu |
64 | Gadolinioa | Gd |
65 | Terbioa | Tb |
66 | Disprosioa | Dy |
67 | Holmioa | Ho |
68 | Erbioa | Er |
69 | Tulioa | Tm |
70 | Iterbioa | Yb |
71 | Lutezioa | Lu |
Lantanoideen (edo lantanidoen) serieak 15 elementu kimiko barne hartzen ditu, hain zuzen 57 eta 71 zenbaki atomikoen artean daudenak, lantanotik luteziora[1]. Lantanoide guztiak f blokeko elementuak dira, hau da, 4f elektroi-geruza betetzearekin zerikusia dutenak, lutezioa salbu, azken hau d blokekoa baita. Seriearen izena lantanotik eratorri da.
Eduki-taula |
[aldatu] Terminologia
Zenbaitetan lur arraro izen arrunta erabiltzen da lantanoideak, eskandioa eta itrioa biltzen dituen multzoa adierazteko. Aipatutako elementuen jatorri nagusia oso bakanak diren mineralak dira, eta horregatik hasieran "lur arraro" deitu zitzaien. IUPACek baztertu egin du izen honen erabilera, elementu hauek ez baitira ez bakanak ez "lurtarrak" (18. mendeko teknologiarekin metala sortzeko urtu ezin ziren metal oso elektropositiboen oxido basiko sendo disolbaezinak adierazteko sortu zen termino zaharkitua). Izan ere, elementu hauek kantitate handietan ageri dira naturan, nahiz eta lur "arruntagoak" baino arraroagoak diren. Zerioa Lurrazaleko 26. elementurik ugariena da, neodimioa urrea baino ugariagoa da eta tulioa bera ere, lantanoiderik bakanena izanik, iodoa baino ugariagoa da[2]. Hala ere, "lantanoide" hitzak (grezieraz: λανθανειν, "ezkutuan dagoena"), aurkitzeko zailak izan zirela adierazten du.
IUPACek lantanoide hitza erabiltzea aholkaten du lantanido ordez, "-ido" sufijoa gehienetan ioi negatiboak adierazteko erabiltzen baita. "-oide" sufijoak, berriz, familia bereko elementuekiko antzekotasuna adierazten du.
[aldatu] Propietateak
Lantanoide guztiek lantanoaren antzeko ezaugarriak dituzte. Metal tribalente elektropositiboak dira. Distiratsuak eta zuri zilarkarak dira, eta erraz ugertzen dira airearekin kontaktuan. Bortizki erreakzionatzen dute ez-metal askorekin. Nahiko bigunak dira baina beren gogortasuna handitu egiten da zenbaki atomikoa handiagoa den heinean. Airean suak hartzen ditu, eta urtze- eta irakite-puntu altuak dituzte.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Kimika inorganikoaren nomenklaturarako behin-behineko aholkuak, IUPAC (2004)
- ↑ Helen C Aspinall, Chemistry of the f-block elements
[aldatu] Kanpo-loturak
- USGS Rare Earths Statistics and Information
- Ana de Bettencourt-Dias: Chemistry of the lanthanides and lanthanide-containing materials
Elementu kimikoak | ||
---|---|---|
Taldeak: 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 Periodoak: 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 Serieak: Metal alkalinoak - Metal lurralkalinoak - Lantanoideak - Aktinoideak Blokeak: s blokea - p blokea - d blokea - f blokea |