Karmele Rotaetxe
Wikipedia(e)tik
Karmele Rotaetxe Amusategi (Bilbo, 1932ko urtarrilaren 17- ) irakaslea da, hizkuntzalaria eta soziolinguistikan aditua. Katedraduna da eta klaseak Deustuko Unibertsitatean eta EHUn eman ditu. Frantses irakaslea izanik, euskara frankismo garaian ikasi zuen. Ibilbide luzea eduki du euskararen morfologia eta sintaxia aztertzen. Europako hizkuntzen egoera ere aztertu ditu ikerkuntza esparru horietan eginez. Bere tesiaren (Estudio estructural del euskera en Ondarroa) zuzendaria Koldo Mitxelena eduki zuen.
2004ko azaroaren 24tik aurrera ohorezko euskaltzaina da.[1]
2008ko maiatzaren 10ean Mendebalde Kultura Alkarteak omenaldia eskaini zion euskararen eta unibertsitatearen alde egindako lanagatik[2].
[aldatu] Argitaraturiko lan nagusiak
- Sur un point de morphologie nominale du basque. Fontes Linguae Vasconum, 1971
- L’accent Basque: Obsevations et hipothésis. 1978
- Cultura oficial y lenguas minoritarias. 1980
- Lingüística lógica: la construcción ergativa vasca. 1978
- Numeral eta aditzen artek okonkordantziaz. 1979
- Pluraleko ergatibo-adierazleari buruz. 1978
- Sociolingüística