Frankismo
Wikipedia(e)tik
Frankismoa 1939tik 1975ra Espainian ezarritako erregimen politiko diktatoriala izan zen. Francisco Franco Bahamonde militarrak ezarri zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Espainiako Gerra Zibila nazionalistek irabazita, Franco estatu burua izan zen. Hasierako urteetan, bere aurkarien aurkako kanpaina izugarria egin zuen, Hitler eta Mussoliniri laguntza eman zien eta Espainiaren garapena gelditu.
Aurrerago, Estatu Batuekin hasi zen harremanetan eta ekonomia zerbait bultzatu zuen. Frankismoa, erregimen politiko gisan, Francoren heriotzarekin amaitu zen. Estatu buruaren postua Joan Karlos I.a erregeak hartu zuen. Artean hasi zen diktadura erregimenetik monarkia parlamentariorako bidea, gaur egun "Espainiar Trantsizioa" deitzen dena.
[aldatu] Pentsamoldea
Frankismoa faxismoan oinarritzen da, Espainiara falangistek egokitua. Haren helburuak hauexek dira: Espainia osoa elkarturik egotea, katolizismoa, komunismoaren ezabatzea eta arrazismoa. Ez du demokrazia aintzat hartzen; beraz, diktadura da.
[aldatu] Sinboloak
- Cara al sol ereserkia, Juan Telleria musikagile zegamarrak egina.
[aldatu] Frankismoa gaur egun
Beren burua frankista ultraeskuindar gisan aurkezten duten taldeak oso txikiak dira: lehen hautsekunde demokratikoetan, Madrilgo Kongresuan Blas Piñar Fuerza Nueva alderdiko diputatu izan zenetik, ez dute bat bera ere lortu.
[aldatu] Ikus, gainera
- Frankismoa Euskal Herrian