Karl Donitz
Wikipedia(e)tik
Karl Dönitz (1891eko irailaren 16 - 1980ko abenduaren 24) Alemaniako itsasarmadako burua izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako Kriegsmarine itsasarmada osoa bere agintean egon zen, nahiz eta NSDAPeko kidea ez izan. Adolf Hitlerren suizidioren ondoren, 23 egunez Alemaniako presidentea izan zen. Nurenbergeko epaiketetan auziperatuta, 10 urteko espetxe zigorra bete zuen.