Java (uhartea)
Wikipedia(e)tik
Java (bahasa indonesieraz Jawa), Indonesiako populazio dentsitate handiena duen uhartea da. 132.000 km² ditu eta 114 milioi biztanle, beraz 864 biztanle ditu km² bakoitzean. Estatu bat izango balitz munduko bigarren estaturik dentsoena izango litzeteke.
Bere hiriburua Indonesiako hiriburua ere bada, Jakarta. Horretaz gain eskualde berezi bat eta lau probintzia ditu:
- Banten
- Jakarta (hiriburu federala)
- Jawa Barat
- Jawa Tengah
- Jawa Timur
- Yogyakarta (eskualde berezia)
[aldatu] Geografia
Java, uharte kate batean kokaturik dago Sumatrako uhartearen ipar-ekialdean eta Bali uhartearen ekialdean. Iparraldean Borneo uhartea dago, eta hegoaldean Christmas uhartea. Munduko hamahirugarren uharterik handiena da. Jatorri bolkaniko uharte honek, kono itxurako 38 mendi ditu. Mendien itxura, antzina sumendiak izan zirela adierazten dute.
Javako uhartean Indonesiako hiriburua dago, Jakarta. Monumentu garrantzitsuenen artean Yogyakartan dagoen Borobudur izeneko piramide budista, eta Prambananeko tenplu hinduarra daude.
Artikulu hau Indonesiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |