Isabel I.a Gaztelakoa
Wikipedia(e)tik
Isabel I.a Gaztelakoa, baita ere Isabel katolikoa deitua, (Madrigal de las Altas Torres, Madril, 1451 - Medina del Campo, Valladolid, 1504) Gaztelako erregina izan zen 1474tik 1504ra.
Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zen eta, harekin batera, Errege katolikoak izenez ezagunak ziren, Alexandro VI.a aita santuak honela izendatu ondoren.
[aldatu] Bizitza
Joan II.a Gaztelakoaen eta Isabel Portugalgoaren alaba zen. Bere anaia Alfontso hil zenean, Isabel Gaztelakoa koroaren jaraunsle izendatu zuten, Guisandako itunaren bidez (1468). Erreginaren anaiorde Enrike IV.ak, beronen alaba Joana Beltranejaren eskubidea baztertuz onartu zuen delako itun hori. Baina, Joana Beltranejak Gaztelako koroa eskuratu nahi zuenez, Portugalen laguntzarekin Gerra Zibilari hasiera eman zion. Isabelen aldekoek garaitu ondoren (1476) Portugalekin bakea sinatu zen Alcobendasen (Madril) 1479ean.