Euskal Idazleen Elkartea
Wikipedia(e)tik
Euskal Idazleen Elkartea (EIE) 1982an sortu zuten, euskaraz idazten duten egileak biltzeko asmoz.
Gaur egun, 309 bazkide ditu (2006), herrialdeka horrela banatuta: Gipuzkoan 157, Bizkaian 77, Ipar Euskal Herrian 29, Nafarroan 24, Araban 20 eta erbestean 2 (Granadan eta AEBetan).
Egoitza nagusia Donostian dauka elkarteak.
[aldatu] Egitasmoak
Egitasmoen artean, hauexek burutzen dituzte:
- Hegats literatura-aldizkaria kaleratzen dute.
- Kalegats argitaratzen dute, aurrean aipatutako aldizkaria kalean modu xumeago batean zabaltzeko asmoz.
- Galeusca antolatzen laguntzen dute, Katalunia eta Galiziako idazleekin batera.
- "Idazleak ikastetxeetan" eta "Idazleekin solasean" programak koordinatzen dituzte.
[aldatu] Presidenteak
- Anjel Lertxundi: 1982-1985.
- Josemari Velez de Mendizabal: 1985-1989.
- Patri Urkizu: 1989-1997.
- Joxerra Garzia: 1993-1997.
- Andolin Eguzkitza: 1997-2001.
- Tere Irastortza: 2001-2006.