Anjel Lertxundi
Wikipedia(e)tik
Anjel Lertxundi Esnal (Orio, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 5a - ) euskarazko idazlerik oparoenetarikoa da.
Haur eta gazteentzat egin ditu lan gehienak, baina ezagunagoa da helduentzat kaleratu dituen eleberriengatik. Zinemaren munduan ere murgildu egin da, bi pelikula zuzenduz: 1984an "Hamaseigarrenean, aidanez" (izen bereko bere liburuan oinarriturik) eta 1987an "Kareletik". Honetaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean "Berria" egunkarian.
Euskal Idazleen Elkartearen sorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan egon zen 1985 arte.
Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskaltzaindian sartzeko proposatu dute.
Andu eta Iñaki Aldai ezizenak erabili ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Haur eta gazte Literatura
- "Portzelanazko irudiak" 1981, Erein
- "Tristeak kontsolatzeko makina" 1981, Erein
- "Gizon kabalen piurak" 1982, Erein
- "Eskiatzaile herrenaren kasua" 1988, Erein
- "Estalaktita rockeroaren kasua" 1988, Erein
- "Kaxkajo bahituaren kasua" 1988, Erein
- "Paris de la France-ko pateen kasua" 1988, Erein
- "Alarguntsa sikodelikoaren kasua" 1989, Erein
- "Sardina ezpain gorriaren kasua" 1989, Erein
- "Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe" 1993, Erein
- "Tresak eta kordelak" 1993, Zarauzko Udala
- "Lehorreko koadernoa" 1998, Alberdania
- "Nire kuleroak" 1999, Elkar
- "Muxubero, mon amour" 2000, Elkar
[aldatu] Narrazioak
- "Hunik arrats artean" 1974, Lur
- "Ajea du Urturik" 1971, Gero Mensajero
- "Goiko kale" 1973, Gero Mensajero
- "Aise eman zidan eskua" 1980, Erein
- "Urtero da aurten" 1984, Erein
- "Lurrak berdinduko nau" 1990, Erein
- "Piztiaren izena" 1995, Alberdania
[aldatu] Eleberriak
- "Hamaseigarrenean, aidanez" 1983, Erein
- "Tobacco days" 1987, Erein
- "Carla" 1989, Erein
- "Kapitain frakasa" 1991, Erein
- "Otto Pette" (Hilean bizian bezala) 1994, Alberdania
- "Azkenaz beste" 1996, Alberdania
- "Argizariaren egunak" 1998, Alberdania
- "Zorion perfektua" 2002, Alberdania
- "Konpainia noblean" 2004, Alberdania
- "Ihes betea" 2006, Alberdania
[aldatu] Saioak
- "Gaurko literatura" 1968, Donostiako Apaizgaitegia
- "Pio Baroja" 1972, Gero Mensajero
- "Xabier Lizardi, olerkari eta prosista" 1974, Jakin
- "Haur literaturaz" 1982, Erein
- "Letrak kalekantoitik" 1996, Alberdania
- "Munduaren neurriak" 1998, BBK eta Ikeder
- "Gogoa zubi" 1999, Alberdania
- "Muga-mugako zirriborroak (Edo pipiñoen kanpaina baten lehendabiziko zirriborroak)" 1999, KM
- "Mentura dugun artean" 2001, Alberdania
[aldatu] Itzulpenak
[aldatu] Bidaiak
- "Italia, bizitza lanbide" 2004, Alberdania / Berria
[aldatu] Biografiak
[aldatu] Sariak
[aldatu] Internet
Anjel Lertxundi ez da teknofiloa, baina hasiera-hasieratik garrantzi handia eman dio Interneti. Euskal idazleen artean, bera izango da eremu horretan gehien nabarmendu den euskal idazleetariko bat.
[aldatu] Bloga
"Hitz beste" izeneko blog pertsonala dauka idazleak Berria.inforen webgunean. Blog horretan, Anjel Lertxundik argitaratzen du egunero Berria egunkarian idazten duen zutabea, Hitz beste, baina blogean idazleak atal bat gehitzen dio zutabeari, post scriptum bat, eta hor Lertxundik azaldu ohi du zelan idatzi duen zutabe bakoitza, zergatik aukeratu dituen hitz edo adierazpide batzuk eta ez besteak, alegia, azaltzen ditu bere idazkuntzaren nondik norakoak.
[aldatu] Hitz asmatzaile
Hainbat hitz asmatu ditu Anjel Lertxundik, Internetekin lotutakoak, eta hitz horiek bidea egin dute sarean:
- 8. probintzia. Berak izendatu zuen lehen aldiz “8. probintzia” esaldia (Internet, euskararentzat), adierazteko zer garrantzi duen Internetek euskararentzat. [1]
- Sarelari. Horrela deitu zien Lertxundik internautei, alegia, Interneten nabigatzen dutenei. [2]
- Informazio batzaile. Berak proposatu zuen izen hori Aurki.com, Bloglines eta antzeko aplikazioentzat. Horrela azaldu zuen proposamena: "Hona agregatzaile batek betetzen dituen lanak: aurkitu, jaso, bildu; elkartu; sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri; erantsi… Hiztegian bada horiek guztiak biltzen dituen aditz bat: Batu: aurkitu. Batu: jaso, bildu. Batu: elkartu. Batu: sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri. Batu: erantsi ‘Batzaile" hitzak, esanahiari dagokionez, primeran ordezka dezake "agregatzaile". Polita den ala ez, estetika gaitzetsi gabe ere, nik uste dut halako hitzek praktikoak eta argiak izan behar dutela. (…) Hor dauzkagu boto-batzailea edo ontto-batzailea bezalako hitzak. Udalakoak astaputz-batzaileak omen dira Azkuek dionez… "Nik egunero begiratzen diot aurki batzaileari’”. [3]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Lertxundi, Anjel Blog, blog! url: http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=blog_blog_1&more=1&c=1&tb=1&pb=1
- ↑ Lertxundi, Anjel Etxe zuria (post scriptum) url: http://www.berria.info/blogak/lertxundi/index.php?blog=14&title=etxe_zuria_2&more=1&c=1&tb=1&pb=1
- ↑ Lertxundi, Anjel Agregatzaile ala batzaile? url: http://www.goiena.net/blogak/faroa/agregatzaile-ala-batzaile