Euskal Herriko mendiak
Wikipedia(e)tik
Euskal Herria oso herri menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak, adibidez Aiako Harria granitoz osatuak daude.
Euskal Herriko mendirik altuenak Pirinioetan daude, altuena Hiru Errege Mahaia delarik. Mendilerro hau itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igotzen doa, Orhi delarik 2.000 metrotik gaindi dagoen lehenengo mendia.
Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño bezalako mendiloerroak dira Kantauriar mendiloerroaren parte.
Bi mendilerro garrantzitsu hauen artean Euskal mendiak daude. Hauek ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, Urbasa, Andia, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa edo Aizkorri dira hauen adibide.
Eduki-taula |
[aldatu] Pirinioak
Sakontzeko, irakurri: Pirinioak
Pirinioak Iberiar Penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creuseko lurmuturrera (Mediterranear itsasoan) eta erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua dago.
Euskal pirinioetan mendirik altuenak hauek dira:
- Hiru Erregeen Mahaia 2.428m Nafarroa Garaia
- Ezkaurre 2.050m Nafarroa Garaia
- Arlas 2.044m Nafarroa Garaia
- Ori 2.017m Zuberoa/Nafarroa Garaia
- Kartxela 1.982m Nafarroa Garaia/Zuberoa
- Txamantxoia, Maze 1.941m Nafarroa Garaia/Huesca
- Otsogorrigaina 1.922m Zuberoa/Nafarroa Garaia
- Barazea, Sardekagaina 1.893m Zuberoa
- Lakora 1.877m Zuberoa/Nafarroa Garaia
- Lapazarra 1.785m Nafarroa Garaia
- Binbaleta 1.758m Nafarroa Garaia/Zuberoa
- Gaztarria 1.732m Nafarroa Garaia/Zuberoa
- Bizkartze 1.656m Zuberoa
- Okabe 1.466m Nafarroa Beherea
- Ortzantzurieta 1.567m Nafarroa Garaia
- Adi 1.459m Nafarroa Garaia
- Saioa 1.419m Nafarroa Garaia
- Auza 1.305m Nafarroa Garaia/ Beherea
- Iturrunburu 1.291m Nafarroa Beherea/ Garaia
- Abodi 1.537m Nafarroa Garaia
- Idorrokia (Abodi) 1.492m Nafarroa Garaia
- Goñiburu (Abodi) 1.464m Nafarroa Garaia
- Berrendi 1.354m Nafarroa Garaia
Lehenengoa, era berean, Euskal Herriko mendirik altuena da eta Aragoi eta Bearnoarekin muga egiten du.
[aldatu] Kantauriar mendilerroa
Sakontzeko, irakurri: Kantauriar mendilerroa
Kantauriar mendilerroa Espainiako iparraldea eta Euskal Herriko mendebaldean dagoen mendilerroaren izena da. Kantauri itsasoarekiko paralelo doa eta 480 kilometroko luzera du. Euskal Herrian Kodesko mendilerroa eta Toloñoko mendilerroa hartzen ditu bere baitan.
[aldatu] Kodesko mendilerroa
Sakontzeko, irakurri: Kodesko mendilerroa
Kodesko mendilerroa Araba eta Nafarroa artean dagoen mendilerro bat da. Bere punturik altuena Kodes mendia da, 1.418 metrorekin. Bere iparraldeko magalean Kanpezu dago eta hegoaldekoan Aguilar Kodeskoa, Azuelo, Torralba del Rio, Mirafuentes eta Nazar udalerriak daude.
[aldatu] Toloñoko mendilerroa
Sakontzeko, irakurri: Toloñoko mendilerroa
Toloñoko mendilerroa Arabako hegoaldean dago eta Arabar Errioxa eta Arabako Lautada bereizten ditu. Mendialdea Kuadrillako mendiguneak daude mendilerro honetan.
Toloño mendiak 1.263 metroko garaiera du.
[aldatu] Euskal mendiak
Sakontzeko, irakurri: Euskal mendiak
Euskal mendiak Pirinioen eta Kantauriar mendilerroaren artean kokatzen diren mendilerroak dira. Altuera ertaineko mendilerroak dira eta punturik altuena Aketegi da, 1.544 metrorekin, Aizkorriko mendilerroan.
Euskal mendiak paraleloak diren bi mendilerro kate ezberdin dira, bata barnealdetik eta bestea kostaldetik.
- Barnealdetik honako mendilerroak daude:
- Salbadako mendilerroa
- Gasteizko mendiak (Kapildui, 1.177 metro)
- Urbasa (1.000 metro inguruko goi-ordokia)
- Andia (Beriain, 1.493 metro).
- Kostaldetik honako mendilerroak daude:
- Gorbeiako mendilerroa (Gorbeia, 1.481m)
- Anbotoko mendilerroa (Anboto, 1.331m)
- Elgeako mendilerroa
- Aralarreko mendilerroa (Txindoki, 1.346m)
- Oizeko mendilerroa (Oiz)
- Ganekogorta
[aldatu] Aiako Harria
Sakontzeko, irakurri: Aiako Harria
Aiako Harria Gipuzkoako Oarsoaldea eskualdean dagoen harrizko mazizo bat da. Beste mendi guztiak ez bezala ez da sortu orogeniagatik, baizik eta granitozko intrusio batengatik.
Hiru haitz nagusiz osaturiko tontor katea da:
- Hirumugarrieta (806 m)
- Txurrumurru (821 m)
- Erroibide (837 m)