Oarsoaldea
Wikipedia(e)tik
Oarsoaldea |
|
---|---|
Gipuzkoa | |
Azalera | 116,25 km² |
Biztanleria | 69.618 (2005) |
Dentsitatea | 861,32 bizt / km² |
Udalerriak | Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia |
Herririk handiena | Errenteria (37.874) |
www.oarsoaldea.net |
Oarsoaldea Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, hainbatetan Donostialdea barnean hartzen dena.
Oarso, Oiartzualdea eta Oreretaldea izenak ere hartzen ditu.
Gaur egun 70.000 biztanle inguru biltzen ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Oarsoaldeak ekialdean Bidasoa Beherearekin egiten du muga, mendebaldean Donostia eta Buruntzaldearekin, eta hegoaldean Nafarroako Leitzaldearekin.
[aldatu] Inguru naturala
Pasaiako badia eta Oiartzungo mendien artean kokatutako eskualdea da, Jaizkibel mendia eskualde honen zati garrantzitsua delarik. Aiako Harria Parke Naturalaren zati bat, era berean, eskualde honen parte da.
[aldatu] Garraioak
Gizarte eta ekonomia mailan, eskualdearen ezaugarriak Donostiatik oso gertu eta ondo komunikatuta egotearen ondorioz markaturik daude. Horrela, sorburua eskualdean duten lau autobus lineaz gain (Pasai Donibane-Donostia; Pasai San Pedro-Donostia; Oiartzun-Donostia; Beraun-Donostia), EuskoTreneko nahiz Renfeko burdinbideek eskualdea Gipuzkoako hiriburuarekin lotzen dute.
Honekin batera, Oarsoaldetik A-8 autopista eta N-I errepidea igarotzen dira, eskualdea Donostia eta Bidasoa Beherea nahiz Lapurdirekin lotuz.
[aldatu] Hedabideak
Eskualdeko hedabide nagusia "Oarsoaldeko Hitza" egunkaria da. Honekin batera, Errenterian kokaturik dagoen baina bailararen parterik handienean emititzen duen "Zintzilik Irratia" edota Oiartzungo Oiartzun Irratia eskualdeko komunikabide nagusiak dira.
[aldatu] Udalerriak
- Errenteria: 38.141 biztanle (2004).
- Pasaia: 16.337.
- Oiartzun: 9.297.
- Lezo: 5.928.
[aldatu] Oarsoaldear ezagunak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Gipuzkoako eskualdeak | ||
---|---|---|
Bidasoaldea • Debabarrena • Debagoiena • Donostialdea • Goierri • Oarsoaldea • Tolosaldea • Urola Erdia • Urola Garaia • Urola Kosta |