Hitza (egunkaria)
Wikipedia(e)tik
Hitza "Egunkaria"ren laguntzaz argitaratzen hasi ziren eskualdeko egunkariak dira, orain "Berria"ri esker kaleratzen direnak.
[aldatu] Historia
2001eko abenduaren 18an, eta "Egunkaria"ren laguntzaz, kaleratu zuten "Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza" lehenengo aldiz.
2003tik aurrera, Egunkaria itxi ondoren, bertako langile ohiek Euskarazko Komunikazio Taldea sortu zuten, euskarazko egunkari nazional berria sortu, eta eskualdez eskualde tokian tokiko herri egunkariak sustatzeko.
Ildo horretan, EKTren baitako Bertako Hedabideek eraginda, hainbat eskualdetan Hitza egunkariak sortu dira azken urteotan, tokian tokiko euskara elkarteen eta gizarte eragileen laguntzarekin:
- "Oarsoaldeko Hitza" (2003ko ekainaren 24an).
- "Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza" (2003ko azaroaren 11an).
- "Urola Kostako Hitza" (2004ko otsailaren 20an).
- "Goierriko Hitza" (2004ko urriaren 4an).
- "Irutxuloko Hitza" (Donostialdean, 2005eko otsailaren 17an).
- "Busturialdeko Hitza" (2005eko abenduaren 15ean).