Etimologia
Wikipedia(e)tik
Etimologia hitzen historiaren azterketa da; noiztik erabiltzen den, zein jatorri duen, eta beronen forma eta esanahiak izan duen bilakaera.
Idatzizko historia luzea duten hizkuntzetan filologia eta hizkuntzalaritza historikoari lotuta doan ikerketa arloa da, hitzen jatorrizko esanahi eta formak aztertuz hauen bilakaera aztertzen duena. Horrez gain, hizkuntzalaritza konparatiboan oinarritutako teknikak baliatuz, iturria jakitea oso zaila den hizkuntza zaharren kasuetan informazioa berreraiki daiteke. Honenbestez, erlazioa duten hizkuntzekin alderatuz jatorria ezagutzea posible izan daiteke.
[aldatu] Ikus, gainera
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |