Hiztegigintza
Wikipedia(e)tik
Hiztegigintza edo lexikografia baliozko hitzak zeintzuk diren, hauen forma eta esanahia aztertu eta hiztegiak sortzen dituen jakintzagaia da. Bere problematika hitzen definizioak, erabilpena eta erlazioak definitzean oinarritzen da. Horrez gain, hiztegi batean agertuko beharreko lema eta hitzak definitzeaz arduratzen da.
Hiztegigintza aplikazio praktikoan oinarritutako filologiaren adarra izan ohi da, eta hizkuntza bakoitzaren araugileekin lotuta egoten da. Edukiari dagokionean, semantika eta morfologiarekin lotu daiteke.
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |