See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian - Wikipedia, entziklopedia askea.

Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian

Wikipedia(e)tik

Euskal Herriko historia
Historiaurrea eta Antzin Aroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
  • Frantziako Iraultza
  • Gerra Napoleonikoak
  • Gerra Karlistak
  • Industrializazioa
  • Abertzaletasuna
  • Lehen Mundu Gerra
  • Espainiako Gerra Zibila
  • Bigarren Mundu Gerra
  • Frankismoa
  • 1980tik aurrera
Kronologiak

Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian ere izan zen 1936 eta 1939 urteen artean. Bertan, Espainian eztabaidan zeuden printzipio sozio-ekonomikoei eta ideologikoei gehitu behar zaio abertzaletasunaren inguruko eztabaida. Gauzak honela, 1936ko uztailaren 17an Francisco Franco jenerala Melillan altxa zenean berarekin bat egin zuen Iruñean zegoen Mola jeneralak eta beraren alde zeuden nafar karlista guztiek. Araban ere Jose Luis Oriol kazike karlistak bere eraginaz baliatuz altxamenduaren alde jarri zuen probintzia ia osoa. Bizkaia errepublikaren alde agertu zen eta Gipuzkoan zalantza uneak izan ziren hasiera batean. Honela, laster Hego Euskal Herria bitan zatitu zen.

Eduki-taula

[aldatu] Gipuzkoaren konkista

Donostian Carrasco koronelak altxamenduarekin bat egin zuen baino ez berehala. Honela, herri mugimendua erabakigarria izan zen Donostiaren defentsa errepublikazalerako. Leku klabe batzuetan zeuden falangistak neutralizatu ondoren Urbieta kalean, uztailaren 21ean egin zioten aurre azkenean altxatzea erabaki zuten Loiolako kuarteleko tropei. Trenez probintziatik iritsi ziren laguntza indarrek erabaki zuten bataila eta tropei atzera egiarazi zieten. Egun batzuen buruan, uztailaren 28an, militarrek amore eman zuten Donostiako Defentsa Juntaren aurrean baina armak anarkistak hartu zituzten. Hurrena mugarekin lotura mantentzea izan zen helburua. Likinianok gidatutako anarkistak ziren indartsuenak Donostian eta Irun aldera jo zuten sozialista, komunista eta ANVko abertzale ezkertiarrekin Aiako Harriaren inguruan Bortziritik sartzen ari zen Solchaga jeneralaren indar karlistei aurre egiteko. Borroka latza izan zen mendian eta hiriburuan eskuindarren erailtzeak ugaritu ziren, Ondarretako kartzelaren asaltoa barne. Uda amaierako Irun galdu zuten errepublikarrek (aurretik erre egin zuten anarkistek) eta Donostian irailaren 13an sartu ziren matxinatuak. Ondoren, Donostian populazioaren herena geldituta ere “garbiketa” sistematikoa burutu zen. Oria ibaitik behera sartu zen Mola jenerala eta negurako Gipuzkoako frontea galduta zegoen. Azpeitian koarteleratuta zeuden indar nazionalistak atzera Bizkaira egin zuten.

[aldatu] Nafarroako errepresioa

Hasiera batetik Espainia mailan garrantzitsua izan zen Iruñean Mola Jeneralak egin zuen altxamendua oligarkiak, karlistek, Eliza katolikoak eta komunikabide nagusienak lagunduta. Ondoren Nafarroa osoan matxinatuen aurkako indarrak erabat desagertzeko ahaleginetan, errepresio bortitza ezagutu zen. Hiru mila inguru pertsona hil zituzten karlista eta falangistez osatutako eskuadroiek. Aipatzekoa da, zentzu honetan, Sartagudako sarraskia, non ia 90 bizilagun hil zituzten (1.300 biztanleko herrian), herriak Alargunen herria ezizena hartuz. Anarkistak, sozialistak eta abertzaleak antolamendu eta buruzagirik gabe utzi zituzten.

[aldatu] Euzko Jaurlaritza"ren sorrera

1936ko urriaren 8an Gernikako Juntetxean Jose Antonio Agirre Euzko Jaurlaritzaren lehendakari kargua zin egin zuen. Gobernuak bederatzi hilabete iraun zuen. Batasun gobernua sortu zuen nazionalista, komunista errepublikazale eta sozialistez osatua. Beronen ekimena praktikan estatu independente batena izan zen halabeharrez gerrak bultzatuta: unibertsitatea, txanpona, armada, etab.

[aldatu] Legutioko ofentsiba

Azaroaren 30ean gertatu zen Euskal Armada eratu berriak egin zuen erasoaldi bakarra. Beronen bitartez, Bizkaia hegoaldetik eta Deba Goienatik Arabaren jabe egitea zen helburua. Erasoaldiak izandako porrotean agertu zen bi gudarosteen ezaugarrien desberdintasuna: nahiz eta zenbaki aldetik alde nabarmenik ez egon, aireko ejertzitoan zegoen aldeak abantaila nabarmena ematen zion bere bonbardaketekin Molaren armadari.

[aldatu] Bizkaiko ofentsiba eta Gernikako bonbardaketa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Gernikako bonbardaketa

Negua pasatuta, 1937ko udaberri aldera hasi zen Bizkaia menderatzeko matxinatu frankisten ofentsiba. Hauek bere alde zuten airea eta baita itsasoa ere, euskal kostaldean ezarritako blokeoarengatik. Hortaz, ofentsiba egitearekin batera arma berri bat erabili zuten, ordura arte munduko gerretan ikusi ez zena: erretagoardiako populazio zibilaren bonbardaketa eta herrien suntsipena, morala jaisteko eta erresistentzia ahultzeko.

Honela, Durangon hasi ziren, martxoaren 31n, eta italiarren hegazkinek 336 pertsona hil zituzten. Ofentsibaren etapa honetan, Elgeta, Elorrio eta Otxandio ere bonbardatuak izan ziren, lehen lerrotik gertu zeuden herriak baitziren. Euzko Gudarostearen posizioen aurka aire eta artilleria bidez gogor egin ostean, altxatuek lurretik ekin zioten Bizkaiaren inbasioari. Une honetan, apirilaren 20 eta 24aren artean, Intxortetako bataila ezaguna gertatu zen, matxinatuak eusko gudarien fronte-lerroarekin talka egin zutelarik, Elgeta inguruan. Hasiera batean, euskal konpainiek erasoaldia atzera botatzea lortu bazuten ere, azkenean Intxortak erasotzaileen eskuetan gelditu ziren, frontea hautsiz eta matxinatuei Bizkaiarako sarrera irekiaz.

Bi egun beranduago, munduan ezaguna egin zen Gernika bonbardatu zuten alemaniarrek, apirilaren 26an. Eta handik bi egunetara sartu ziren tropa frankistak herrian. Hilabeteko erresistentzia bortitza suntsituta gelditu zen.

[aldatu] Bilboren galera

Bizkaia ia guztia hartuta, frankistei Bilbo gelditzen zitzaien hartzeko. Batailaren garrantziaz jabetuta Franco eta Mola berberak izan ziren guda zelaian. Aurretik Bilbo inguruko "Burdinezko Gerrikoaren" planoak lortu zituzten Alejandro Goikoetxea ingeniariaren traizioari esker. Hala ere, eta aireko bonbardaketak lagun, erresistentzia gailentzeko gai izan ziren setiatzaileak. Mola, bitartean, aire istripu batean hil zen. Ekainaren 19an Bilbo hartu zuten. Hamar egun geroago Bizkaia osoa.

[aldatu] Santoñako amaiera

Aurretik italiarri ukatutako negoziazio bidea berriz ireki zuen Euzko Jaurlaritzak Alberto Onaindiaren bitartez. Euskal Herria galduta zegoen eta ez zegoen borrokan jarraitzeko asmorik gehienen aldetik. Borrokan jarraitu nahi zutenek Katalunia aldera joateko desioa zuten han Asturiasen baino indar handiagoz baitzeuden errepublikazaleak. Juan Ajuriagerrak abuztuaren 21ean sinatu zuen Santoñako (Kantabria) hitzarmena italiarrekin. Bertan, italiarrek euskal gudarien bizitzaren truke guztizko errendizioa eskatzen zuten. Honela jokatzeak, errepublikaren lehentasuna ez onartzea suposatzen zuen eta euskaldunek Espainiako errepublikari egindako traizioa zen. Hala ere, italiarrek beraiek traizioa egin zioten hitzartutakoari eta gudariak eta agintariak frankisten esku utzi zituzten ihes egiteko aukerarik eman gabe. Euzko Jaurlaritzak, ordutik aurrera, erbestean lan egin behar izan zuen. Euskal herritarrek bertan jasan zuten errepresioa eta zapalkuntza ideologikoak berrogei urte gehiago iraun zuen.

[aldatu] Kronologia

[aldatu] 1936

[aldatu] 1937

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Bibliografia

  • "Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian" - J. Chueca,L. Fernandez. Egunkaria, Andoain, 1997.

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -