Espainiako Bigarren Errepublika
Wikipedia(e)tik
Espainiako Bigarren Errepublika 1931tik 1939 arte iraun zuen erregimen politikoa izan zen, Errepublikan oinarritua. Espainiako Gerra Zibilak markatu zuen Espainiako Bigarren Errepublikaren amaiera eta Francisco Francoren diktaduraren hasiera.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
[aldatu] 1931-1933
- 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zuten, Alfontso XIII.a Espainiakoa boteretik egotziz. Aurreko egunean, apirilaren 13an, Eibarren jaso zuten Espainiako Bigarren Errepublikako bandera izango zena, beste hiriei aurrea hartuz.
-
- Abenduaren 9an Errepublikako Konstituzioa onartu zen.
[aldatu] 1933-1936
- Oñatin (Gipuzkoa) langileek matxinada odoltsu bat gauzatu zuten beraien egoera larria zela eta. 200 pertsonatik gora hil ziren langileen eta burgesen arteko borrokan. Langileek herriko boterea eskuratu zuten armen bitartez.
[aldatu] 1936-1939
- 1936ko otsailaren 16an Frente Popular izeneko koalizioak irabazi zituen hauteskundeak.
- Urriaren 6an onartu zuten Euskadiko Estatutua, Kataluniakoak aurrera egin ondoren.
- 1939ko apirilaren 1ean, Francoren armada garaile izanik, Errepublika amaitutzat eman zen.
[aldatu] Presidenteak
Niceto Alcalá-Zamora Errepublikaren presidente edo Estatuburua izan zen 1931tik 1936ra, eta Manuel Azañak hartu zuen bere postua 1936an 1939 arte.
Gobernu buruari dagokionez, egoera askoz desorekatua egon zen, aurreko biek postu hau ere hartuz boladaka baina tartekatuz beste politikari batzuekin. Hauxe izan zen sekuentzia:
- Niceto Alcalá-Zamora 1931ko apirilaren 14tik 1933ko irailaren 12ra.
- Alejandro Lerroux 1933ko irailaren 12tik urriaren 8 arte, abenduaren 16tik 1934ko apirilaren 28ra eta urte hartako urriaren 4tik 1935eko irailaren 25era.
- Diego Martinez Barrio 1933ko urriaren 8tik abenduaren 16ra.
- Ricardo Samper 1934ko apirilaren 28tik urriaren 4ra.
- Joaquin Chapaprieta 1935eko irailaren 25etik abenduaren 14ra.
- Manuel Portela Valladares 1935eko abenduaren 14tik 1936ko otsailaren 19ra.
- Manuel Azaña 1936ko otsailaren 19tik maiatzaren 10era.
- Augusto Barcia 1936ko maiatzaren 10etik maiatzaren 13ra.
- Santiago Casares Quiroga 1936ko maiatzaren 13tik uztailaren 19ra.
- Diego Martinez Barrio 1936ko uztailaren 19n.
- Jose Giral 1936ko uztailaren 19tik irailaren 4ra.
- Francisco Largo Caballero 1936ko k irailaren 4tik 1937ko maiatzaren 17ra.
- Juan Negrin 1937ko maiatzaren 17tik 1939ko martxoaren 31ra.
[aldatu] Ikus, gainera
Espainiako Bigarren Errepublikako Gobernuburuak | ||
---|---|---|
Manuel Azaña · Alejandro Lerroux · Diego Martinez Barrio · Ricardo Samper · Joaquin Chapaprieta · Manuel Portela Valladares |