Edvard Kardelj
Wikipedia(e)tik
Artikulu honek gramatika, estilo, lotura edo/eta ortografia zuzenketen beharra du. Berau editatu eta zuzenduz lagun dezakezu. |
Edvard Kardelj -(Ljubljana, 1910ko urtarrilaren 27an - Ljubljana, 1979ko otsailaren 10an) esloveniar politiko eta publizista komunista. Kardelj Ljubljanan (Eslovenia) jaio zen (orduan Austro-Hungariar inperioaren barnean zegoen. 1926. urtean 16 urte zituenean Jugoslaviako Alderdi Komunistaren gazteriaren erakundearen (SKOJ) Savez komunističke omladine Jugoslavije - kidea egin zen. 1928an Jugoslaviako Alderdi Komunistarena (KPJ).
1941. urtean Alemaniak Jugoslavia okupatu zuenean, Kardeljk Esloveniako nazi eta faxisten aurkako erresistentzia eratu zuen. II. Mundu Gerran Esloveniako erresistentzia mugimendua Josip Broz Titoren Jugoslaviako partisanoekin bat egin zuen.
II. Mundu Gerra bukatzerakoan Kardeljk Josip Broz Titoren errejimen komunistaren ideologo nagusia izan zen. 1948. urtean Jugoslaviak Stalin bideratutako mugimendu komunistatik aldentzearen aldekoa izan zen. Ordutik aurrera Jugoslaviako komunismoaren eredu bereziaren ideologoa bilakatu zen.
Razvoj slovenskega narodnega vprašanja (Esloveniar Nazio Gaiaren Garapena) (1939) liburua bere lan eragingarriena izan zen. 1948tik 1953era Jugoslaviako Atzerri Arazoetako ministroa izan zen. 1963tik 1967era Jugoslaviako Parlamentu Federaleko presidentearen bulegoa gidatu zuen. Ljubljanako Ekonomia Fakultatearen politika-ekonomiko marxistaren irakaslea izan zen. Ljubljanako Unibertsitatea 1979tik 1990era Ljubljanako Edvard Kardlj Unibertsitatea izendatua izan zen. Esloveniako Zientzien eta Arte Akademiaren kidea zen eta Jugoslaviako Heroi Nazionala izendatua izan zen.
[aldatu] Bibliografia
- Put nove Jugoslavije (Beograd, 1960)
- O osnovama društvenog i političkog uređenja (Zagreb, 1970)
- Problemi naše socijalističke izgradnje (Beograd, 1972)