Daniel Defoe
Wikipedia(e)tik
Daniel Defoe (Londres, 1660 - Londres, 1731ko apirilaren 21a), kazetari eta nobela idazle famatua izan zen. Erresuma Batuko nobela errealistaren fundatzaileatzat jotzen da. Prentsa ekonomikoa idatzi zuen lehenengo idazle ezaguna da.
"Konserbatzaileak akabatzeko modurik azkarrena" publikatzeagatik atxilotua izan zen 1703an, konserbatzaileen kontra egindako idazki bat, hain zuzen ere.
Bere bizitzaren zati handi bat kazetari bezala pasatu zuen bitartean, material asko idatzi eta sortu zuen. Hiri urteren buruan bere lehenengo literatura lana publikatu zuen:
- Robinson Crusoen abenturak (1719) (lehenengo eleberri ingelesa bezala ezagutua)
- Moll Flanders-en abenturak (1722) (eleberri pikareskoa)
- Peste urte bateko egunerokoa (inglesez: A journal of the plague year of 1665) (1722)