See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Burgosko Prozesua - Wikipedia, entziklopedia askea.

Burgosko Prozesua

Wikipedia(e)tik

Burgosko prozesua 1970eko abenduaren 3an Burgosen egindako epaiketa bateratua izan zen. ETAko kide izateaz salatu zituzten eta 3 pertsonen erailketa egotzi. Heriotza zigorra eskatu zen.

Euskal Herrian izugarrizko oihartzuna izan zuen auzi honek: etengabeak izan ziren protesta ekintzak eta greba orokorra ere egin zen, mundu guztian barrena mobilizazioak eta elkartasun ekitaldiak burutzen ziren bitartean.

[aldatu] Gertakariak

Auziaren arrazoia 1968ko abuztuaren 2an gertatutakoa zen. Donostiako polizia sekretuaren buru zen Meliton Manzanas erail zuten eta ekainaren 7an Jose Pardines Azcay guardia zibila hil zuten, bidean jarritako kontrol batean. 1960an ume bat hil zen bonba baten ondorioz, baina bi hauek ETAk berariaz eragindako lehenengo heriotzak izan ziren.

Tribunal militar batek epaituko zituen 16 militanteak. Aurrekoak ez ziren salaketa bakarrak: 1969ko apirilaren 9an, polizia eta terroristen arteko tiroketa batean, bala galdu batek Fermin Monasterio Perez taxi gidaria hil zuen; lapurretak eta beste atentatu batzuk ere baziren tartean eta salatuta zeudenak burutu zituzten denak edo lagundu egin zuten, behintzat.

[aldatu] Auziaren garrantzia

Epaitutako pertsonen kopurua handia zen eta beraientzako eskatzen ziren zigorrak ere bai: 6 heriotza zigor eta 752 espetxe zigor.

Auziak izan zuen oihartzuna ere ez zen makala izan. 1970eko abenduaren 1ean ETAk Eugen Beihl Shaeffer, Alemaniako Errepublika Federaleko kontsula, bahitu zuen eta bere paraderoa 16 prozesatuak izaten zutenarekin lotuko zutela zabaldu zuten. Horrela nazioarteko interesa erakarri zuen Burgosko prozesura.

Beste puntu garrantzitsu bat Elizaren presentzia izan zen. Akusatuen artean bi apaiz zeuden eta Eliza Katolikoa epaiketan arreta berezia jarri zuen. Gainera, euskal elizak kide ugari zuen frankismoaren kontra eta lokalak utzi zituen bilerak edo protestak egiteko, sermoietan aipamenak egiten ziren eta abar. Ezagunena azaroaren 22ko pastorala dugu, Jacinto Argaya, Donostiako gotzainak, eta Jose María Cirarda, Bilbokoak, sinatutakoa.

Abenduaren 12an, Katalunian 300 artista eta intelektualek Montserrateko abadian itxi ziren, amnistia eskatuz, askatasuna eta autodeterminazio eskubidea. Abenduaren 14an utzi zuten abadia, hango fraideek ondorio txarrak izan zitzaketela-eta.

Protestak han eta hemen ugaritu ziren, lantokietan, unibertsitatean...

Eguberritan ETAk kontsula askatu zuen eta abenduaren 28an epaia jakin zen: ez ziren 6 heriotza zigor, 9 baizik. Fiskalak eskatutakoa baino gehiago zen hori eta berehala hasi ziren indultua eskatzeko ahaleginak.

Abenduaren 29an Erreinuko Kontseilua bildu zen eta hurrengo egunean ministroek egin zuten bilera. Indultua erabaki zen.

[aldatu] Ondorengoak eta ondorioak

ETAri eskarmentua emateko pentsatutako epaiketa frankismoari egindako auzi bihurtu zen.

Alemaniako Errepublika Federaleko kontsularen bahiketa erabakigarria izan zen, nazioarteko arreta lortzeko orduan. Estatu horrek harreman ekonomiko sendoak zituen Espainiarekin eta heriotza zigorrak gerarazteko presioak egin zituzten. Honek eta Eliza Katolikoak izandako inplikazioak zigor haiek bertan behera uztera behartu zituzten.

Burgosko epaiketan auziperatutako Mario Onaindia eta Eduardo Uriarte Euskadiko Ezkerrako buru izango ziren ondorenean eta PSE-EE geroago. Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpurua, berriz, Herri Batasunako kide izango ziren eta Antton Karrera Ezker Batua Berdeak alderdian sartuko zen.

Beste hizkuntzak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -