See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Bilboko Burtsa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Bilboko Burtsa

Wikipedia(e)tik

Koordenatuak: 43°15′37″N 2°55′37″W / 43.26028, -2.92694

Bilboko Burtsaren eraikina
Bilboko Burtsaren eraikina

Bilboko Burtsa Bilboko merkatu balorea da. Abandoko Jose Maria Olabarri plazan kokatua dago.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Bilboko burtsa orain dela mende asko sortu zen Zazpikaleetan hiriaren merkataritza iharduera eta egoera ekonomiko onaren ikur moduan. Dena den ez zen erakunde ofiziala izan 1890. urterarte. Orduan Espainiako Maria Cristina erreginak burtsari eragiketak egiteko baimena eman zion.

Gaur egungo burtsaren eraikina 1905eko maiatzaren 29an inauguratu zuten, burtsa Alde Zaharretik Abandora mugitu zutenean. Jose Maria Olavarri arkitektuak diseinatu zuen eraikina. 1991an barrutik berregituratu zen eraikina. Burtsako eragiketak parket izeneko gunean egiten ziren, bertan idazten ziren enpresa ezberdinek izandako aldaketak.

Espainiako merkatu baloreen erreforma egin zenean 1989an, burtsako eragiketa guztiak automatizatu egin ziren, eta burtsan egon ohi ziren agenteak, hau da, salerosketetaz arduratzen ziren pertsonak, desagertu egin ziren. Gaur egun, burtsako parkean telebista pantailak eta ordenagailuak baino ez daude. Bilboko burtsak Espainia mailan duen garrantzia gutxituz joan da urteak aurrera egin ahala. 1998. urtean mugitutako dirutzan Espainiako bigarren burtsarik garrantzitsuena zen Madrilgo burtsaren atzetik.

Gaur egun ordea, Espainiako laugarren burtsa da. Azken urteetan Valentzia eta Bartzelonako burtsek gainditu egin dute Bilbokoak salerositako akzioen balioa. Jaitsiera honen azalpena Eusko Jaurlaritzak egindako jaulkipenen gutxitzean dago. Izan ere, 1998ean eta 1990eko hamarkadan zehar, Eusko Jaurlaritzak euskobonoak (errenta finkoa) jaulkitzeko ohitura zeukan. EAEko egoera ekonomikoa hobetu eta zor publikoa asko murriztu den einean, jaulkipenak ere asko murriztu dira.

Horregatik, nahiz eta errenta mugikorreko salerosketen kopurua asko handitu den, 1998an burtsak mugitutako diru kopuruaren erdia zen errenta finkoak garrantzia galtzerakoan gainditu ahal izan dute Bilboko burtsa Espainiar estatuko beste bi burtsa txikiagoek.

[aldatu] Datu ekonomikoak 2006an

  • Kontratazioa: 89.133 milioi euro
    • Errenta aldakorra: 84.835 milioi euro
    • Errenta finkoa: 4.298 milioi euro
  • Espainiako burtsen kontratazioaren ehunekoa: %7,4

[aldatu] Bilboko burtsako indizeak

Artikulu nagusia: Bilbao Burtsa 2000 Indizea

Bilboko Burtsako lehen indizea 1986. urtean sortu zen. Horrez gain, burtsako akzio desberdinak sektoreka biltzen zituzten indizeak sortu ziren. 2000. urtearen hasieran Bilbao Burtsa 2000 Indizea sortu zen, 2.000 puntuko hasierako balioarekin.

[aldatu] Bilboko burtsako kideak

Bilboko burtsa hamaika artekarik osatzen dute:

  • Ahorro Corporación
  • Banesto Bolsa
  • BBVA
  • Euskadiko Kutxa
  • Fineco
  • Galeainvest 2000
  • La Caixa
  • Mercagentes
  • Norbolsa
  • Renta 4
  • Santander Investment

JP Morgan bankuak 2005. urtean utzi zion Bilbo burtsako kide izateari.

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -