Bernardo Atxaga
Wikipedia(e)tik
Bernardo Atxaga, benetako izenez Jose Irazu Garmendia, (Asteasu, Gipuzkoa, 1951ko uztailaren 27) gaur egungo euskal literaturan idazlerik ezagunenetarikoa da.
"Obabakoak" da bere libururik ezagunena, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli da eta Espainiako Sari Nazionala eman zion 1989an, horrelakorik lortzen lehenengo euskal idazlea bilakatuz.
2007 urtetik euskaltzain osoa da.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Lehen ikasketak Asteasun eta Andoainen egin zituen. Batxilergoa, berriz, Donostian. Garai horretan irabazi zituen bere lehen sariak, eskola-umeentzat eraturiko literatur lehiaketetan. Bilbon, ekonomian lizentzia lortu zuen eta ikasle garai hartan Bilboko zenbait euskal idazle ezagutu zituen, haien artean Gabriel Aresti, honek bere lehen lanak argitara ematen lagundu ziolarik.
1977an, idaztetik bizitzeko erabakia hartu, eta banku batean zeukan lana laga zuen. 1977tik 1980ra bitartekoa da Pott Bandaren aldia eta talde hau argitaletxe moduan antolaturik Etiopia poema antologia argitaratu zuen. 1980an taldea sakabanatu zelarik, Bartzelonara joan zen filosofia-ikasketak egitera. 1983an Euskal Herrira itzuli eta 1988an, hainbeste sari, mirespen eta itzulpen irabazitako "Obabakoak" argitaratu zuen. 1995tik goiti, Zalduondon bizi da.
[aldatu] Obra
Hainbat hizkuntzatara itzuli dira idazle gipuzkoar honen lanak. 1989an Espainiako Sari Nazionala erdietsi zuen "Obabakoak" liburuarekin eta hala, holakorik lortzen duen lehen euskal idazlea bihurtu zen. 2005ean Montxo Armendariz zuzendariak zinemara eraman zuen Obabakoak, Obaba filmarekin. Aizpea Goenagak zuzenduta, TVErentzako film bat ekoitzi zen 2006an Zeru Horiek nobelan oinarrituta.
Atxagak literaturaren mundua egindako lehen ekarria El Norte de Castilla Valladolideko egunkarira bidalitako ipuin bat izan zen. Lehiaketa batean parte hartzeko igorri zuen, eta irabazi egin zuen. Ipuinari Los que anhelamos escribir zeritzon.
[aldatu] Ekarri poetikoa
Atxagari salmenta gehien eman diona prosazko ekarria izan den arren, euskarazko olerkigintzan berritzaile inportanteenetakoa izan da. Bere lehen olerkiak Etiopia (1979) bilduman jaso zituen. Ruper Ordorikarekin elkartuta Henry Bengoa Inventarium narrazioan oinarritu zen ikuskizun literario-musikal bat eratzeko. Geroztik, hainbat musikarirekin kolaborazioak izan ditu.
- Etiopia hizkeraren esploraziotzat hartzen da, etxeko hizkera, basati eta aske bihurtzeko ahalegin berritzailea. XX. mende hasierako abangoardia poetikoen bidea erakusteko darabil antologia hau. Atxagaren iritziz, Europan ia mende bete aurretik egindako urratsak euskarazko literaturan emateko garaia zen.
- Poesia sozialari bizkar ematen dio, ez baitzuen uste poesia mundua aldatzeko tresna zenik: Arestik uste ez bezala, poesia ez zaio mailu bat iruditzen. Poesia existentzialistarekin antzeko jarrera du, bizitzaren patua naturaltasunez onartzen du eta poesia sentimentalaren arrastorik ere ez dago. Sentimenduak arrazionalizatu egiten dira, 3. pertsonan idatziz eta distantzia gordez.
- Azken aldiko poemetan bereziki, apropos bilatzen zuen distantzia horren aurrean Atxagak ironia samurra darabil. Etiopian nabari dugun barrokotasunetik urrun, bere azken aldeko poemetan xinpletasuna bilatzen du, kantatik gertuago dauden poemak idatziz. Horren adibide dugu Trikua poema
- Olerkarien betiko gai humanoetara hadinahikeriarik gabe gerturatzen du, dogmatismorik gabe.
- Ezaugarri nabarmenena irudien pilaketa da bere obran. Lotura logikoei ihes egin eta, sujerentzien bidez helarazi nahi dio irakurleari errealitatearen konplexutasuna. Honetan publizitatearen eta zinemaren eragina ikus daiteke, mezuak pilatu eta subliminalki erabiltzen baititu.
[aldatu] Idazkien zerrenda
[aldatu] Poemak
[aldatu] Ipuinak
[aldatu] Antzerkia
- Borobila eta Puntua, (1977)
- Henry Bengoa Inventarium, 1986; 2004.
- Antzoki iluna, 1990. Eusko Jaurlaritza.
[aldatu] Saiakerak
- Groenlandiako lezioa, 1999. Erein.
- Lekuak, 2005. Pamiela.
- Markak. Gernika 1937, 2007. Pamiela.
[aldatu] Haur eta gazte Literatura
- Nikolasaren abenturak eta desabenturak, 1980. Antonio San Román.
- Ramuntxo detektibea, 1980. Antonio San Román.
- Antonino Apretaren istorioa, 1982. Erein.
- Chuck Aranberri dentista baten etxean, 1982. Erein.
- Asto bat hypodromoan, 1984. Erein.
- Jimmy Potxolo, 1984. Erein.
- Sugeak txoriari begiratzen dionean, 1984. Erein.
- Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, 1984. Erein.
- Flannery eta bere astakiloak, 1987. Elkar.
- Bambuloren istorio bambulotarrak, 1998. Erein.
[aldatu] Eleberriak
- Ziutateaz, 1976. Luis Haranburu.
- Bi Anai, 1985. Erein.
- Behi euskaldun baten memoriak, 1991. Pamiela.
- Gizona bere bakardadean, 1993. Pamiela.
- Zeru Horiek, 1995. Erein.
- Sara izeneko gizona, 1996. Pamiela.
- Soinujolearen semea, 2003. Pamiela.
- Teresa, poverina mia, 2004. Argia.
[aldatu] Hitzaldi eta ikastaroak
Bernardo Atxagaren lanaz gehiago jakiteko sortutako wikia.
[aldatu] Beste artista eta idazle batzuekin egindako proiektuak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Bernardo Atxagaren webgunea
- Literaturaren zubitegian
- Erein-en webgunean
- Ikeder-en webgunean
- Henry Bengoa Inventarium
- Panpina Ustela aldizkariaren ale guztiak
- Pott Banda aldizkariaren ale guztiak
- Garziarena aldizkariaren ale guztiak
- Garziarena Berria aldizkariaren ale guztiak
- Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia pdf formatuan