See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Argi - Wikipedia, entziklopedia askea.

Argi

Wikipedia(e)tik

Prisma batek argiaren deskonposaketa egiten du
Prisma batek argiaren deskonposaketa egiten du

Argia giza begiarentzako ikusgai den erradiazio elektromagnetikoa da. Ikuspegi zientifiko edo teknologiko batetik, edozein uhin-luzerako erradiazio elektromagnetikoa da. Argia definitzen duen oinarrizko partikula fotoia da.

Argiaren eta edozein erradiazio elektromagnetikoren oinarrizko hiru propietateak hauek dira:

  • Intentsitatea edo, bestela, anplitudea: argiaren distira bezala sumatua.
  • Maiztasuna edo, bestela, uhin-luzera: gizakiok argiaren kolore bezala sumatua.
  • Polarizazioa (bibrazio angelua): gizakiok zailtasun handiz sumatzen duguna egoera arruntean.

Uhin-partikula bikoiztasun izaera dela-eta, argiak uhinen eta partikulen ezaugarriak izan ditzake. Argiaren ikerketa optika da, oraingo fisikan garrantzi handia duena.

Eduki-taula

[aldatu] Argi ikusgaia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Argi ikusgai

Espektro ikusgaia
Espektro ikusgaia

Giza begiak sumatzen duen argi ikusgaia espektro elektromagnetikoko tarte txikia da, 380 nm uhin luzeratik (morea) 780 nm uhin luzerara (gorria). Espektroko koloreak ostadarreko hurrenkeran antolatzen dira, espektro ikusgaia edo argi ikusgaia osatuz.

Maiztasuna eta uhin-luzeraren arteko erlazioa hau da:

 c = f~\lambda \,\!

non

c = argiaren abiadura hutsean
f edo ν = maiztasuna
λ = uhin luzera

[aldatu] Argiaren abiadura

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Argiaren abiadura

Argiaren abiadura hutsean konstante fisiko garrantzitsu bat da, c letraz adierazten edo latinezko celeritas hitzarekin (arintasuna) adierazten dena. Unitate metrikoetan, c zehazki 299.792.458 metro segundoko (299.792,458 km/s) da (1.079.252.848,8 km/h). Argiak 9.454.254.955.488 km egiten ditu urtean.

[aldatu] Argiaren izaera

Argiaren izaerari buruz bi teoria nagusi aurki ditzakegu azken mendeetan, gaur egun bi hauek birformulaturik mantentzen direlarik .

[aldatu] Newtonen partikula teoria edo gorpuskularra

1704an argitaraturiko Optika izeneko liburuan, argia izaera gorpuskularra zuela azaldu zuen Isaac Newton ingelesak: argi-fokuek partikula oso txikiak igortzen dituzte, norabide guztietan lerro zuzenean higitzen direnak, eta gure begiekin talka egitean,argi-sentsazioa sorrarazten dute. Gorpuskuluak (kolore bakoitzaren kasuan mota berezikoak direnak) ingurune gardenak zeharkatzeko gai dira, eta islatu egiten dira gorputz opakoetan.

Hipotesi honek ondo azaltzen zituen argiaren zenbait fenomeno, hala nola hedapen zuzena eta islapen, baina ez zituen beste batzuk azaltzen, hala nola errefrakzioa. Zergatik islatzen dira argi gorpuskulu batzuk gorputz batzuen gainazalean, beste batzuk barrura sartu eta bertan errefraktatzen diren bitartean?

Portaera hori justifikatu ahal izateko, argia likidoetan eta beiran airean baino bizkorrago higitzen zela suposatu behar izan zen hasieran, nahiz eta geroago hori faltsua zela egiaztatu zen.

[aldatu] Huygens-en uhin teoria

Newtonek bere teoria azaldu baino lehenago, 1690ean, Argiaren tratatua izeneko liburuan honako hau proposatu zuen Christiaan Huygens holandarrak: argia uhin-perturbazioa baten hedapena da. Huygensek argia luzetarako uhinez osatuta zegoela uste zuen, soinu-uhinen antzekoak. Hipotesi horren nahiko erraz azaltzen zituen argiaren zenbait fenomeno, hala nola islapena, errefrakzioa eta garai hartan aurkitu berria zen errefrakzio bikoitza.

Uhin-teoriaren zailtasunik handiena, garai hartan fenomeno tipikoki ondulatorioak oraindik ez behatzetik zetorren, hala nola difrakzioa. Gaur egun dakigunez, argiaren uhin-luzera txikia izanik, fenomeno horiek ez dira hain erraz behatzeko modukoak.

Espektro elektromagnetikoa

 gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak 
Koloreak

  ultramorea morea urdina berdea horia laranja gorria infragorria  

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -