Altai mendiak
Wikipedia(e)tik
Altai mendiak Erdialdeko Asiako mendilerroa da, Errusia, Txina, Mongolia eta Kazakhstan artean kokaturik. Mendietan Irtish, Obi eta Jenisei ibaiek dute ahoa. Bere mugak Ipar-mendebaldeko 52º iparrean, ekialdeko 84º - 90º ekialdean (non Saian mendiak hasten diren), eta hego-ekialdean Gobi basamortuan daude.
Alitau edo Altai turkieraz "Urrezko mendiak" esan nahi du. Mendilerroak Ek-tagh izena ere badu.
[aldatu] Geografia
Geografikoki mendiak hiru eskualdetan banatuta daude:
- Altai errusiarra edo Altai Handia
- Altai mongoliarra
- Gobi-Altai
Hona hemen mendilerroaren mendi nagusiak:
Izena | Altuera (m.) | Eskualdea |
---|---|---|
Belukha | 4.506 | Altai errusiarra |
Chüiten-Gipfel | 4.374 | Altai mongoliarra |
Khouji Feng | 4.356 | Altai errusiarra |
Mönkh Khairkhan Uul | 4.204 | Altai mongoliarra |
Tsast Uul | 4.193 | Altai mongoliarra |
Tsambagaraw Uul | 4.165 | Altai mongoliarra |
Sutai Uul | 4.090 | Altai mongoliarra |
Freundschafts-Gipfel | 4.082 | Altai mongoliarra |
Ich Bogd Uul | 3.957 | Gobi-Altai |
[aldatu] Ekologia
UNESCOk 16.175 km² azalera duen eskualdea Gizateriaren ondare izendatu zuen: 'Altai mendi urrezkoak'(Altai eta Kutun erreserbak, Teletskoie lakua, Belukha mendia eta Ukok goi-ordokiak osatuta). Hantxe aurkitzen dira elurretako lehoinabarra eta Altaiko argali ugaztun arraroak.
2003ko irailaren 27an 7,3 graduko lurrikarak hegoaldeko Chuya arroa suntsitu zuen.