Albrecht Durer
Wikipedia(e)tik
Albrecht Dürer (Nuremberg, Bavaria, 1471ko maiatzaren 21-Nuremberg, 1528ko apirilaren 6) Alemaniako pizkundeko artistarik famatuena dugu; bere marrazki, pintura, grabatu eta idatzi teorikoengatik mundu guztian ezaguna. Bere obrak eragin handia izan zuen XVI. mendeko Herbehereetako eta Alemaniako artistengan.