Asiako geografia
Wikipedia(e)tik
Asiako geografia munduko kontinenterik handienaren geografia da. Asiak 44 milioi km² azalera baino gehiago du, 44.936.000 km² hain zuzen. Kontinentearen mugak ez dira oso zehatzak, adibidez, Sinai penintsula, Afrikarekin duen muga, kontinente bietako zatia izan liteke. Era berean, Europarekin dituen mugak ere ezberdinak dira adituen arabera: batzuetan Ural mendiak, bestetan Ural ibaia bera. Kaukasoan ere eztabaidatsua da Georgia, Armenia edo Azerbaijan europarrak edo asiarrak diren ala ez.
Hala ere, Asiako muturrak honako hauek dira:
- Iparraldetik: Txeliuskin lurmuturra (Errusia).
- Hegoaldetik: Roti uhartea (Indonesia).
- Mendebaldetik: Baba lurmuturra (Turkia).
- Ekialdetik: Dezhnev lurmuturra (Errusia).
Eduki-taula |
[aldatu] Eskualdeak
[aldatu] Kostaldea
[aldatu] Itsasoak
Asia munduko kontinenterik handiena izanda hiru ozeanotan ditu kostaldeak:
Asiako kostaldea malkartsua da oso, barneko itsaso asko edukita (Arabiako itsasoa, Hegoaldeko Txinako Itsasoa, Javako itsasoa, Ekialdeko Txinako Itsasoa, Japoniako itsasoa, Okhotskeko itsasoa, Bering itsasoa, Karako itsasoa, Barentseko itsasoa, etabar) eta baita golkoak ere (Pertsiar Golkoa, Omango Golkoa, Bengalako golkoa, Siamgo golkoa, Tonkingo golkoa, Aqabako golkoa, etabar).
[aldatu] Penintsulak
Asiak penintsula ugari ditu:
[aldatu] Uharte eta uhartediak
Kontinentetik aparte, Asiak baditu uharte ugari, tartean munduko handienetariko batzuk, Borneo edo Sumatra adibidez, edo munduko populatuenetarikoak, Java edo Honshu adibidez.
Beste uharte famatuak honako hauek dira:
- Indonesiako Bali, Madura eta Sulawesi;
- Japoniako Hokkaido, Shikoku, Kyushu eta Okinawa;
- Indiako Andaman eta Nicobar;
- Filipinetako Luzon, Visayas eta Mindanao;
- Tailandiako Ko Pha Ngan eta Ko Samui;
- Sri Lanka;
- Singapur;
- Hong Kong;
- Taiwan;
- Sakhalin;
- Zipre.
Bestetik munduko uhartedi nagusi batzuk Asian daude: Maldivak, Indonesiar uhartedia, Japonia, Siberia Berriko uharteak, Zembla Berria, etabar.
[aldatu] Ibaiak
- Ozeano Artikoan: Obi, Jenisei edo Lena;
- Ozeano Barean: Amur, Huang He, Yangtze eta Mekong;
- Ozeano Indikoan: Brahmaputra, Irawadi, Ganges eta Indus;
- Pertsiar Golkoan: Tigris eta Eufrates; eta,
- Barneko endorreikar arroan: Amu Daria eta Sir Daria
Hauexek dira Asiako hogei ibairik luzeenak:
Zb. | Izena | Luzera |
---|---|---|
1 | Yangtze | 6.300 km |
2 | Huang He | 5.464 km |
3 | Lena | 4.400 km |
4 | Mekong | 4.350 km |
5 | Irtish | 4.248 km |
6 | Jenisei | 4.090 km |
7 | Ob | 3.650 km |
8 | Behe Tunguska | 2.989 km |
9 | Indus | 2.900 km |
10 | Brahmaputra | 2.900 km |
11 | Amur | 2.824 km |
12 | Eufrates | 2.800 km |
13 | Viliouï | 2.650 km |
14 | Amu Daria | 2.540 km |
15 | Ganges | 2.510 km |
16 | Ishim | 2.450 km |
17 | Ural ibaia | 2.428 km |
18 | Salween | 2.400 km |
19 | Oleniok | 2.292 km |
20 | Aldan | 2.273 km |
[aldatu] Lakuak
Asiak ere baditu laku inportanteak:
- Ur gazikoak: Kaspiar Itsasoa, Aral, Issik-Kul, Urmia eta Itsaso Hila;
- Ur gezakoak: Baikal, Balkash, Tonle Sap, Dongting edo Khanka.
[aldatu] Orografia
Asia munduko kontinenterik menditsuena da eta bertan aurkitu ditzakegu munduko mendirik altuenak, adibidez, Everest, K2 edo Annapurna famatuak, guztiak Himalaia mendilerroan. Hala ere baditu ordoki handiak ere Siberia bezalakoa, goi-ordokiak, goi-ordoki tibetarra adibidez, eta basamortuak Gobi eta Arabiakoak bezalakoak.
[aldatu] Mendiak
Munduko zenbait mendilerro nagusienak Asian daude, adibidez:
- Altai mendiak
- Kaukaso mendilerroa
- Himalaia
- Alpe japoniarrak
- Kunlun mendiak
- Saian mendiak
- Ural mendiak
Munduko mendirik altuenak ere Asian aurkitu ditzazkegu:
[aldatu] Basamortuak
Asian munduko zenbait basamortu nagusiak daude, tartean Gobi (Mongolian), Taklamakan (Txinan), Karakum (Turkmenistanen), Arabiar basamortua (Arabian), Dasht-e Kavir (Iranen), Siriar basamortua (Ekialde Ertainan) edo Negev (Hegoaldeko Israelen).