Amur
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Amur ibaia. |
||||||
Kokapena | Txina,Errusia, Mongolia | |||||
Luzera | 4.400 km | |||||
Arroa | 1.855.000 km² | |||||
Emaria | 9.819 m³/s | |||||
Iturburua | Txina ipar-ekialdeko mendiak | |||||
Ibai ahoa | Okhotskeko itsasoa |
Amur Ibaia edo Heilong Jiang munduko bederatzigarren ibairik nagusia da, ekialdeko Errusia eta ipar-ekialdeko Txinaren arteko muga da.
Izena askoko ibaia da: errusieraz Амур, mongolieraz Хар Мөрөн, mantxueraz Sahaliyan Ula ("Ibai Beltza" esan nahi du), Txinera sinplifikatuaz 黑龙江, txineraz 黑龍江, Hanyu Pinyinez Hēilóng Jiāng ("Dragoi Beltzaren ibaia" esan nahi du)
4.400 kilometroko bere luzeran Txina eta Errusia zeharkatzen du. Txinako ipar-ekialdeko mendietan jaioa, Okhotskeko itsasoan itsasoratzen du (Nikolayevsk-na-Amureen ondoan), Errusian. Ibaia emaritsua da oso eta inguru ezberdinak zeharkatzen ditu: (basamortua, estepa, tundra, eta taiga).
Egia esateko, Amur ibaiak 2.874 kilometro baino ez ditu, beste bi ibaien arteko lotura baita:
- Iparraldean: Shilka ibaia, Kenteko ekialdetik datorrela, Mongolian.
- Hegoaldean: Argun ibaia, Daxing'an mendilerroko mendebaldetik datorrela, Txinako ipar-ekialdean.
[aldatu] Ibaiadar nagusiak
- Shilka ibaia.
- Argun ibaia.
- Zeya ibaia.
- Bureya ibaia.
- Songhua ibaia.
- Ussuri ibaia.
- Amgun ibaia.
[aldatu] Hiri nagusiak
- Huma (Txina)
- Blagoveshchensk (Errusia)
- Heihe (Txina)
- Jiayin (Txina)
- Tongjiang (Txina)
- Fuyuan (Txina)
- Khabarovsk (Errusia)
- Komsomolsk-na-Amure (Errusia)
- Amursk (Errusia)
- Nikolayevsk-na-Amure (Errusia)