Tundra
Wikipedia(e)tik
Tundra (laponieraz tunturi, zuhaitzik gabeko ordokia) eremu lau eta zabala da, klima azpizoztua eta izoztutako zorupea du, zuhaitzik gabekoa. Lurra, gehienetan paduratsua, goroldioz eta likenez beteta dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Ipar hemisferioan: Siberian, Alaskan, Kanada iparraldean, Groenlandia hegoaldean eta Europako itsas-bazter artikoan kokatzen da. Hego Hemisferioan, berriz, Txile eta Argentina hego muturrean, Hego Georgia eta Kerguelen bezalako uharte azpiantartikoetan eta Antartika iparraldeko leku batzutan dago.
Garaieraren poderioz, Tibeten eta munduan zehar dauden zenbait mendietan ere, tundra dago.
[aldatu] Eguraldia
Polo bien gertuan dauden lurralde hauek klima azpizoztua dute. Negua hotza da oso eta uda, berriz, laburra eta freskoa. Hego hemisferioan tenperaturak parekoagoak dira.
[aldatu] Landareak
Landaretzaren mantua mehea da: goroldioz eta likenez, larreak eta erro txikietako ihiez osatzen da, izoztutako zorupean ezin direlako erro sakonik egin.
Udan, urtzaroan, urteko landareek larreak osatzen dituzte. Landare hauek eguneko bero urria eta barnean duten ura baino ez dute behar bizitzeko.
[aldatu] Animaliak
Tundran egokitutako espezie ugari bizi dira: elur-oreina, orein musketaduna, otso artikoa, erbi artikoa, belatza, hontza, azeri artikoa edo lemminga.