Ko Samui
Wikipedia(e)tik
Ko Samui (tailandieraz: เกาะสมุย) Tailandiako uhartea da, Kra istmoaren ekialdeko kostaldean eta Surat Thani herritik gertu kokatuta. Tailandiako hirugarren uharterik handiena da: 228,7 km² azalera eta 47.874 biztanle ditu (2006).
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Ko Samuiko lehenengo biztanleak duela hamabost mende agertu ziren, ziur asko Malasiar penintsula eta hegoaldeko Txinatik etorritako arrantzaleak. Izan ere, uhartea Txinako 1687 urteko mapa batean agertzen da, Pulo Cornam izenaz.
XX. mendeko bukaera arte, Samui isolatuta eta buruaskiko komunitatea zen, Tailandia kontinentalarekin harreman handirik ez zuena. Horregatik 1970ko hamarkadara arte ez zuen errepiderik.
[aldatu] Geografia
Samui Tailandiako Golkoan dago, Surat Thani herritik 35 km ipar-ekialderantz. 60 uharte inguru ditu, tartean Ko Pha Ngan, Ko Tao edo Ko Nang Yuan.
Uharteak zirkulu itxura du, 15 km diametrokoa. Erdialdeko aldean mendi-oihana dago (Khao Pom mendia, 635m). Nathon hiriburua hego-mendebaldeko kostaldean dago.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Administratiboki, Ko Samui Surat Thani probintziako barrutia (amphoe) da. Barrutia zazpi azpi-barrutietan (tambon) banatuta dago:
|
[aldatu] Artea
Ko Samui izan zen eztei-bidaiarako proposamen bat 2000ko Meet The Parents pelikulan, Robert De Niro eta Ben Stiller protagonistak zituena.
Ko Samui The Beach pelikulako protagonistek zeharkatzen duen uhartea da. Baita ere, Burnout 3 bideojokoan agertzen da.