Web - Amazon

We provide Linux to the World

ON AMAZON:


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Zubi - Wikipedia, entziklopedia askea.

Zubi

Wikipedia(e)tik

San Frantziskoko Golden Gate zubi esekia
San Frantziskoko Golden Gate zubi esekia

Zubia (aitzineuskaraz: *zur-bie[1]) eraikin mota bat da, ibai, errepide, trenbide, haran edo beste edozein oztopo geografiko saihesteko erabiltzen dena. Zubiaren diseinua ezberdina da bete behar duen funtzioaren eta eraikitzen den eremuaren arabera.


Eduki-taula

[aldatu] Historia

Tarragonèseko akueduktu erromatarra
Tarragonèseko akueduktu erromatarra

Ziurrenik lehenengo zubiak naturak berak sorturikoak izan ziren, erreka baten gainean eroritako zuhaitz batek osatu zezakeen, adibidez. Historiaurrean jada gizakiak zuhaitzez edo harriekin egindako pasabideak erabiltzen zituen errekak zeharkatzeko. Hasierako zubi hauek ez ziren oso onak eta nekez jasan zitzaketen pisu handiak. Estruktura hobeen beharrak zubien garapena bultzatu zuen. Erromatar Inperioan erabili zen lehenbizikoz arkua zubiak eta akueduktuak eraikitzeko. Estruktura honi esker zubiek askoz baldintza gogorragoak jasan zitzaketen denbora luzeagoz, zubi erromatar askok oraindik zutik dirautelarik.

Zintzilikaturiko sokazko zubiak Inka zibilizazioak erabili zituen Andeetan XVI. mendean, europear kolonializazioaren aurretik.

XVIII. mendean aurrerapen handiak izan ziren habeez eraikitako zubietan Hans Ulrich, Johannes Grubenmann eta beste batzuen eskutik. Zubien ingeniaritzako lehen liburua Hubert Gautierrek idatzi zuen 1716an.

XIX. mendean industrial iraultzarekin batera burdina erabiltzen hasi ziren zubien eraikuntzan. Hau ordea ez zen oso egokia pisu handiak eusteko, burdinak ez baitzuen indar elastiko nahikorik. Zubien eraikuntzarako altzairua erabiltzen hastearekin batera zubi luzeagoak egitea lortu zen, hauetako asko Gustave Eiffelen ideiak jarraituz.


[aldatu] Zubi motak

Sei zubi mota nagusi daude: habe zubiak, mentsula zubiak, arku zubiak, zubi esekiak, zubi tenkatuak eta puntelatuak.

[aldatu] Erabileraren arabera

Pragako Karlos oinezkoentzako zubia.
Pragako Karlos oinezkoentzako zubia.

Zubi bat trenbide batentzat, errepide batentzat, oinezkoentzat edota ur zein gas hodientzat eraikia izan daiteke. Eraikia izan den helburuaren arabera murrizketak izango ditu. Adibidez, autobide bateko zubia ziurrenik ezingo dute oinezkoek erabili.

Zubi askoren azpialdeak, edo zubipeak, etxe gabeko jende askorentzako gotorleku bilakatu dira. Graffitizaleek ere sarri margotzen dituzte zubipeak.

Akueduktu bat ura garraiatzeko erabiltzen den zubi bat da, bidezubi baten antzera altuera berean dauden bi puntu elkartuz.

[aldatu] Zubi dekoratibo eta zeremonialak

Irudi politagoa emateko zubi asko beharrezkoa baino altuagoak eraikitzen dira. Zubi hauek ohikoak dira Asia ekialdeko estiloko lorategietan eta "ilargi zubi" deritzaie.

Jauregi askotako zelaietan ere zubi asko aurki daitezke, errekatxo artifizialak zeharkatuz. Zubi hauek helburu praktikoa baino beste esanahi batzuk dituzte.

[aldatu] Taxonomia estrukturala eta eboluzionarioa

Zubiak beren estrukturan tentsio, konpresio, flexio eta ebakitze tentsio indarren banaketaren arabera sailka daitezke. Zubi gehienetan lau indarrak agertzen diren arren, normalean gutxi batzuek egiten dute lan handiena.

[aldatu] Eraginkortasuna

Zubi baten eraginkortasun estrukturala zubiaren pisuaren eta eutsi dezakeen pisuaren arabera neurtu daiteke. Esaterako zubiaren pisu unitateko honek zenbat pisu eutsi ditzakeen izan daiteke eraginkortasuna neurtzeko modu bat. Hau da, zubiak bere pisua zenbat aldiz eutsi dezakeen.

Eraginkortasun ekonomikoari dagokionez beste faktore batzuk izango dira kontutan hartzekoak: zubiaren eraikuntza, materialak, kokapena, zubia izateak suposatzen duen aurrezkia beste bide batzuk erabili ordez, beharra... Gerta daiteke zubi baten eraginkortasun ekonomikoa oso ona izatea baina eraginkortasun estrukturala aldiz txarra. Hau gertatzen da, esaterako, konpresio indarra erabiltzen duten zubietan. Eraginkortasun estruktural eskasa duten arren ekonomikoki oso eraginkorrak izan daitezke, beharrezko materialak gertu dauden lekuetan. Beste batzuetan garrantzi handiagoa du itxurak. Zubiak oso handiak baldin badira berriz, normalean esekiak izan beharko dira.

[aldatu] Instalazio bereziak

Storstrøm zubia (Danimarka), 3199 metroko luzerakoa.
Storstrøm zubia (Danimarka), 3199 metroko luzerakoa.

Zubiek instalazio bereziak izan ditzakete beren baitan, Bratislavako Nový Most zubiko dorreak duen jantokiaren antzera. Zubi esekien dorreak antenak jartzeko erabil daitezke. Zubiak linea elektrikoa eramateko ere erabil daitezke Storstrøm zubia bezala.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zubi
Static Wikipedia 2008 (March - no images)

aa - ab - als - am - an - ang - ar - arc - as - bar - bat_smg - bi - bug - bxr - cho - co - cr - csb - cv - cy - eo - es - et - eu - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - frp - fur - fy - ga - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - jbo - jv - ka - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - ms - mt - mus - my - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nn - -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -
https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformativo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com