Zirkulazio-aparatu
Wikipedia(e)tik
Zirkulazio-aparatua edo aparatu kardiobaskularra giza gorputzean odola garraiatzen duen sistema da, arteriak, zainak eta bihotza elkarrekin lotuz.
Aparatu honen gaixotasunak diagnostikatzen eta tratatzen ondorengo bi espezialitate medikoak arduratzen dira: Kardiologia eta Kirurgia kardiobaskularra.
Eduki-taula |
[aldatu] Fisiologia
Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak - Biriketako zainak - Ezkerreko aurikula - Ezkerreko bentrikulua - Aorta arteria - Arteria periferikoak - Organoak.
Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak - Kaba zaina - Eskuineko aurikula - Eskuineko bentrikulua - Biriketako arteriak - Birikak.
Arnas-aparatuarekiko loturari esker, biriketan gasen (O2 eta CO2) elkar-trukatzea gertatzen da, oxigenoa gorputzean sartuz eta azido karbonikoa kanpora ateraz.
Gernu-aparatu eta digestio-aparatuarekiko loturari esker, bestela, elikagaiak eta hondakinak gorputzetik sartu eta kanpora ateratzen dira, aparatu kardiobaskularra beti ere garraio lanak eginez.
[aldatu] Anatomia
[aldatu] Bihotza
- Ezkerreko aurikula.
- Ezkerreko bentrikulua.
- Eskuineko aurikula.
- Eskuineko bentrikulua.
[aldatu] Sistema baskularra
1. Kaba zaina.
2. Zain periferikoak.
1. Aorta arteria.
2. Arteria periferikoak.
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
[aldatu] Bihotzarenak
- Arritmiak.
- Bihotzaren tumoreak.
- Bihotz-gutxiegitasuna.
- Kardiopatia iskemikoa.
- Miokardiopatiak.
- Sortzetiko kardiopatiak.
- Perikardioaren gaixotasunak.
[aldatu] Sistema baskularrarenak
- Aneurismak.
- Arteriosklerosia.
- Arteria-enboliak.
- Baskulopatia periferikoa.
- Zain-gutxiegitasuna.
- Zain-tronbosiak.