Kardiopatia iskemiko
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo sendagilearengana.
Kardiopatia iskemikoa miokardioaren (bihotzaren muskulua) gaixotasuna da, arteria koronarioetan gertatutako buxadura edo estutasun baten ondorioz. Mundu mailan, heriotza-tasa handia eragiten du.
Eduki-taula |
[aldatu] Arrisku eragileak
- Tabakismoa.
- Hipertentsioa.
- Diabetea.
- Loditasuna.
- Arteriosklerosia.
[aldatu] Agerpen klinikoa
- Angor: Bularreko min mota bat da, miokardioaren kalterik gabe oraindik ere.
- Miokardio infartu akutua (MIA): Miokardioaren kaltea jada dagoenean, larriagoa izanda ondorioz.
[aldatu] Diagnostikoa
- Elektrokardiograma (EKG).
- Proba analitikoak: Bihotzaren entzimak (CPK, T-Troponina, LDH).
- Koronariografia: Buxadura non eta nolakoa den aztertzeko proba nagusia.
[aldatu] Tratamendua
- Antiagregatzaileak: Aspirina, Klopidogrel.
- Nitratok: Nitroglizerina ZB, mihipeko nitratoak edo txaplatetan.
- Angioplastia (AKTA).
- Zubi koronarioak.
[aldatu] Ikus, gainera
- Kardiologia.
- Kirurgia kardiobaskularra.