Zenbaketa erromatar
Wikipedia(e)tik
Zenbaketa erromatarra erromatarrek garatu zuten zenbaki-sistema da. Zenbakiak idazteko hainbat letra larri erabiltzen dira. Gaur egun mendeak idazteko erabiltzen ditugu erromatar zenbakiak, eta baita, erloju analogiko askotan ere.
[aldatu] Sinbologia
Hauexek dira erromatarrek zerabilzkiten letrak, zenbakiak adierazteko:
Erromatarra | Hamartarra | Oharra |
---|---|---|
I | 1 | Unus |
V | 5 | Quinque. V X-aren goiko erdia da; etruskoan Λ. |
X | 10 | Decem |
L | 50 | Quinquaginta |
C | 100 | Centum-en lehen hizkia. |
D | 500 | Quingenti. D, Digammaren erdia litzateke Φ. |
M | 1.000 | De Mille. Hasiera bateanDigamma letra erabiltzen zuten. |
Erromatarrek ez zuten 0 zenbakia ezagutzen, eta horrexegatik ez dago zenbaki hori adieraziko duen hizkirik.
Sinbolo ezarria ez duten zenbakiek, konposatuak sortzen dituzte. Hala nola, bi (2) esateko II edo ii zerabilten. Letra aglomerazio handiegiak ez sortzeko, honako jokoa egiten zuten, lau (4) IIII edo iiii izan beharrean, IV edo iv zerabilten. Balio gutxiagoko ikur bat, balio handiagoko baten aurrean jartzean, honen kenteketa balitz moduan jokatzen da. Hala nola, IX bederatzi (9) da eta XL berrogei (40).
Erromatarra (letra larriz) | Erromatarra (letra xehez) | Esangura |
---|---|---|
II | ii | bi |
III | iii | hiru |
IV | iv | lau |
VI | vi | sei |
VII | vii | zazpi |
VIII | viii | zortzi |
IX | ix | bederatzi |
XXXII | xxxii | hogeita hamabi |
XLV | xlv | berrogeita bost |
4.000 edo balio handiagoko zenbakiak adierazteko, zenbakiaren gainean marra horizontal bat jartzen da. Horrela, zenbakiak milakoak adierazten dituela esan nahi da.
Erromatarra | Hamartarra | Izendapena |
---|---|---|
V | 5.000 | bost mila |
X | 10.000 | hamar mila |
L | 50.000 | berrogeita hamar mila |
C | 100.000 | ehun mila |
D | 500.000 | bostehun mila |
M | 1.000.000 | milioia |