Web Analytics

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Xabier Lete - Wikipedia, entziklopedia askea.

Xabier Lete

Wikipedia(e)tik

Xabier Lete
Irudi:-
Datu pertsonalak
Izen osoa Xabier Lete
Ezizena -
Jaiotza data 1944
Oiartzun (Gipuzkoa)

Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa, 1944ko apirilaren 5a - ) euskal idazle, poeta eta kantaria da.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxe Anton Artze, Jose Anjel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, Ez Dok Amairu taldea abian jarri zuen. Sasoi haiek gogoan, zera esan du Letek: «Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen». 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera kantagintzan jarraitu zuen. 1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia. 2005. urtean, kolpe latza jaso zuen; bere emazte Lourdes Iriondoren heriotza gaixotasun baten ondoren.

[aldatu] Abesgintza

1965ean, Ez Dok Amairu proiektuan parte hartzen du. Taldearen izena Jorge Oteizak aukeratu zuen; euskal kultura berreskuratze aldera, diziplina artistiko guztiak bilduko zituen mugimendua sortzea zuen amets eskultore ezagunak, eta kantagintzaren kasuan, Ez Dok Amairu-ren eskutik, xede horrek izan zuen erantzunik. Francoren diktadura urteak ziren, garai ilunak zalantzarik gabe. Egoerari buelta emateko gogoa nabaria zen euskal gizartean, eta nahi horri erantzunez kantua oihu bilakatu zen. Lehengo zein talde kideek beraiek osaturiko kantak plazaratu zituen Ez Dok Amairu-k, kanta konprometituak eta landuak, taldeko partaideen irudiko konpromisoa ezin baitzitekeen zabarkerian erortzeko aitzakia gisa hartu —eta uste bera mantenduko du Letek bere ibilbide poetikoan—. Baina artista plastikoak biltzen zituzten Gaur, Hemen eta Orain taldeekin gertatu bezala, Ez Dok Amairu-ri ere iritsi zitzaion desagertzeko unea: 1970ko hamarkadan gertatu zen hori, Baga, biga, higa ikuskizuna aurkeztu ostean.

Beste zenbait kantariarekin kolaborazioak ere egin zituen, hala nola Antton Valverderekin, zeinarekin Lizardiren poesiei eta Txirritaren bertsoei ahotsa jarri zien 1975-78 urte bitartean. Antzerkia ere jorratu zuen euskal teatro modernoaren oinarriak finkatzeko asmoarekin, eta bilaketa horretan Eugenio Arozena izan zuen lankide. Kolaborazio horretatik sorturiko obrak Oiartzungo Intxitxu antzerki taldeak eszenaratu zituen.

Leteren abesgintzan bere olerkiek eta hitzek dute garrantzirik handiena, nahiz eta musika ere sarri berak konposatua izan. Hitz propioez gain beste olerkari batzuen hitzak ere kantatu izan ditu Letek, esaterako Lizardi edo Jacques Brel; baita hainbat bertsolariren lanak ere. Era berean, hainbat abeslarik musikatu eta kantatu izan dituzte Leteren olerkiak eta abestitzak; horien artean daude, esaterako, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Antton Valverde, Imanol Larzabal, Benito Lertxundi...

[aldatu] Olerkaritza

1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia: Egunetik egunera orduen gurpillean.Gabriel Arestiren poesia sozialaren oihartzuna, Harri eta Herri-n bildutakoa batez ere, antzeman zitekeen aipatu lanean eta, ildo horretan, bidegabekeriak salatzeko erabili zuen Oiartzungoak hitza. Hitza, bai, zeren poetaren egitekoa zein izan behar ote duen bere buruari behin eta berriro galdetu ostean ondorio horretara iritsiko baitzen. Horregatik, kritikatu egingo zituen botereari men egiten zioten poetak zein errealitatea alboratuta jokuo estilistiko hutsaletan erortzen ziren sortzaileak. Maribel Sánchezen aburuz, «Letek ez du beharrezkotzat jotzen inondik ere poeta iraultzaren aitzindari eta mezulari izatea, baina ezin du begiak errealitatearen aurrean itxi, hots, ez dago poeta ez poesia inuzenterik, ez dago zikintasunik gabeko poesia. (...) Poetak, gizonaren sozial-izatearen kontzientziaz osaturik eta azpimarraturik egon behar du. Sozialtasun horren adierazpen nagusia herri baten izan nahi eta ezin izate minberakor eta argi-ilun adieraztean legoke, guzti hori herri urratu eta bortxatu baten testuinguruan. Honelako testuinguruan badira "dena ala ezer ez" politika ekintza lehen arautzat dutenak, baina Lete "ahal denean ahal den guztia" lema duten gizonen alde agertuko da». Poesia mailu bat dela esaten zuen Arestik, kontzientziak astintzeko akuilua. Ados zegoen Lete, baina bere ustez konpromisoa norbere buruan hasten zen eta horrek esan nahi du poetak ezin dituela bere sentimenduak alboratu. Zeren Sánchezek gogorarazten duen bezala, «Leterentzat poesiaren iturburu lehena sentimendua da, bestela ez dago poesiarik, eta geroxeago arrazoi, subjektuak mundu euskaitz guzti hori, taxutu, lotu, izentatzeko erabakia hartzen duen une berean baina ez lehenago. (...) Guzti honek baieztapen bat egitera eramaten du poeta: "Sentimendu eta sufrimendurik gabeko poesia erretorika hutsa da, berdin zait erretorika soziala edo erretorika-preziosista» 1974arekin heldu zen Bigarren poema liburua. Obra horretan Letek poetaren rola aztertzen jarraitu zuen, baina aurreko lanarekin konparatuta poesia askozaz intimoagoa, barnerakoiagoa osatu zuen. Frantziako filosofia existentzialistaren eraginez, poetak tarte handiagoa eskaintzen zien bizitzari eta heriotzari buruzko gogoetei. Hurrengo poemategian, Urrats desbideratuak (1981; Irun hiria literatur lehiaketa saritua izan zen), nabarmenagoa zen bilakaera. Hizkuntza gogortzeaz gain, ezkortasuna eta etsipena zerien poemei. Sánchezen aburuz, «Letek idatziriko poema liburuetan garapen argi bat ikusten dugu. Lehenengoan, poeta gazte, gartsu eta inguruarekiko kezkaz beteriko poeta azaltzen da, bere inguru-giroa aldatzeko beharra sentitzen duen horietariko bat, halaber borroka hortan aritzeko gai sentitzen da. Bigarrenean, esperientzia gehiagoko gizona da, gizon helduagoa. Ideia berberak mantentzen dira baina nolabaiteko zalantza ere nabaria da, bizi izan dituen garaiak utzitako arrastoek erreflexionatzera eramaten dute; eta erreflexio horren ondorioz sortzen da aipatutako zalantza hori: kontzientziazioaren arazoa. Hirugarrenean dezepzioa agertzen da nagusi, bizitzaz azken batean ezer onik itxaroten ez duen gizona bezala agertzen da, nahiz eta oraindik askatasunaren kezka nolabait mantendu. Honetan bi alde agertuko dira, borrokaren beharra eta etsipena»

Urrats desbideratuak-eko poemetan existentzialismoaren eraginak indarrean jarraitzen du, baina jadanik ez da poetak aintzat hartzen duen ikuspuntu bakarra; beste filosofo baten esanak ere darabiltza orain buruan Letek, Nietzscheren esanak. Esther Zarrauak azaltzen duenez, «ihesean dago salbaziorako bidea, aukerarik dramatikoena ere kontuan hartuta, hau da, heriotza. [Poeta] mundu honekin nekatuta dago, eta ihes egin nahi du. Nolabaiteko aldea dago 66an pentsatzen zuenaren eta oraingo jarreraren artean. Egunen batean hilko den kontzientzia duelako, edozein unetan heriotza bidera aterako zaiola-eta nahi duena gauzatzeko aukerarik ez duela izango jakin badakielako, itxaropenik ez duen gizaki existentzialistarekin parekatzen da. Baina badu gizakiaren egoera etsipengarri hori konpontzeko bidea, eta bide hori maitasuna da, zeinak Jainkoan sinistera eramaten duen, hura baita maitasuna bizirik mantendu dezakeen bakarra, heriotza ostean ere»

Politika gaixotasunak zirela medio utzi ondoren, osasunak hobera egitearekin batera heldu zen Oiartzungoaren hirugarren lana, Zentzu antzaldatuen poemategia (1992), zeinarekin Euskaltzaindiako Felipe Arrese Beitia olerki saria jaso zuen. Gerora, edizio berritu batean, aipatu lanak Biziaren ikurrak izenburua hartu zuen. Iñaki Aldekoaren esanetan, «Urrats debideratuak-i tonua ematen zion jarrera existentzialistak bizitzaren ikuspegi barnerakoiago batekin bat egiten du» azken poemategian. «Poetak publizitate eta ideologiari loturiko leloetatik at ikusten du bere burua; arreta bere osasun fisikoarentzat eta, zergatik ez, espiritualarentzat ezinbestekoa den horretatik desbideratu dezakeen edozein errealitate sozialetik kanpo dago. Zentzu horretan, bizitzarekin esker onekoa den poesia idazten du Xabier Letek, eta bertan ez da urtaroen joan-etorrian existentziaren "miraria" ospatzen duen begirada behatzailea baino ezer sublimeagorik: poesia bat da zeinetan kantua otoitzarekin nahasten den. (...) Bizitzaren gorabeherak irrika bako begirada ezkorrarekin behatzen duenaren ahots tonua da, eta betidanik heriotza gertu sentitu duenaren kontzientziaz tradizionalki balore kristauak izan diren apaltasun, erruki eta barkamenari dei egiten die»

[aldatu] Politika

Denboraldi batez literatura sorkuntza alboratu zuen Letek politikan jarduteko. Hain zuzen, 1980ko hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailean aritu zen, Zuzendari Nagusi lehenik eta Sailburu ondoren. Gaixotasunak, baina, zeregin publikoak alde batera uztera derrigortu zuen.


[aldatu] Diskografia

  • "Xabier Lete" (1974, Elkar)
  • "Bertso zaharrak" (1974, Elkar). Antton Valverde eta Julen Lekuonarekin batera egindako bertso zaharren bilduma da.
  • "Txirritaren bertsoak" (1975, Elkar). Antton Valverderekin egindakoa.
  • "Kantatzera noazu" (1976, Elkar)
  • "Lore bat, zauri bat" (1978, Elkar)
  • "Eskeintza" (1991, Elkar)
  • "Hurbil iragana" (1992, Elkar). Bilduma.
  • "Berrehun urtez bertsotan" (2001, eLKAR). Bertso bilduma luzea.

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Antzerkia

  • "Antzerkia deusetik izatera". 1977, Itxaropena.

[aldatu] Olerkiak

  • "Egunetik-egunera orduen gurpillean". 1968, Hegosa Cinsa.
  • "Bigarren poema liburua". 1974, Gero Mensajero.
  • "Urrats desbideratuak". 1981, GAK.
  • "Biziaren ikurrak". 1992, Erein.
  • "Zentzu antzaldatuen poemategia". 1992, Euskaltzaindia BBK.
  • "Abestitzak eta poema kantatuak". 2006, Elkar.

[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu