Ez Dok Amairu
Wikipedia(e)tik
"Ez Dok Amairu" izeneko talde abangoardista 1965ean hasi zen ibiltzen, hainbat artistak osatutakoa, abeslariek eta idazleek nagusiki. Mugimenduak, kultur ezaugarriez gain, osagai politikoak eta sozialak mantendu zituen. Hain zuzen ere, Francoren garaia zen. Berebiziko lan berritzailea egin zuten, euskaraz ordurarte egindako aipagarriena izanda eta mugarri bihurtuz.
Izena, "San Martinen estutasuna" ipuin herrikoiatik hartu zuten, amaiera aldera agertzen den esaldiatik zehazki: "Ez dok amairu" (Ez dago malefiziorik). Jorge Oteizak proposatu zuen izena.
1971an Benito Lertxundi "Ez dok amairu" (Elkar) izeneko diskoa atera zuen, tartean "Zenbat Gera" edo "Urak dakarrena" abesti ezagunak zeudela.
1972an desegin zuten taldea, tartean diktadura amaituta ez zegoela. Ordutik, hainbat partaidek euren ibilbidea segitu dute eta erreferentzial bihurtu dira euskal musika eta kulturaren arloan.
2003an, Korrikako 13. edizioan mugimendua espreski omendu zuten, eta urte hartako abesti ofiziala Mikel Laboak interpretatu zuen beste batzuekin batera.
[aldatu] Partaideak
- J.A. Artze
- Jexux Artze
- Jose Angel Irigarai
- Lourdes Iriondo
- Mikel Laboa
- Julen Lekuona
- Benito Lertxundi
- Xabier Lete