Urdail
Wikipedia(e)tik
Urdaila digestio-aparatuan dagoen organoa da, liseriketa funtzioa egiteko garrantzitsua.
[aldatu] Anatomia
Sabelaren goiko eta ezkerreko aldean dago kokatuta. Goialdean hestegorriarekin lotuta dago kardia izeneko esfinterraren bidez eta behealdean duodeno eta heste meharrarekin, piloroaren bidez. Pankrea bere atzealdean dauka.
Bestela, diafragmak banatzen du toraxetik.
[aldatu] Fisiologia
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
Gastroenterologoek tratatzen dute organo honekin lotutako eritasunak. Hauen artean, hauexek ditugu nabarmenenak:
- Gastritisa.
- Urdaileko minbizia.
- Urdaileko ultzera.
Urdaila aztertzeko, gaur egungo proba osagarririk hoberena endoskopia da (gastroskopia), biopsiak hartzea ere ahalbidetzen duena.