See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Txinako Harresi Handia - Wikipedia, entziklopedia askea.

Txinako Harresi Handia

Wikipedia(e)tik

Harresi Handiaren ikuspegia
Harresi Handiaren ikuspegia
Kokapena satelite irudian
Kokapena satelite irudian

Txinako Harresi Handia (txineraz 长城, Cháng Chéng, "Gotorleku (harresi) Luzea") Txinatar inperioa Mongolia eta Mantxuriako barbaroen erasoetatik babesteko K.a. III mendetik aurrera eraiki zen harresia da. Barbaro zaldunek txinatar inperioaren lurrak inbadi zitzaten saihestea zen horma izugarri haren helburu nagusia.

Harresia oso luzea da, 6.400 km ditu Koreako mugatik Yalu (Yalu Jiang) ibaian, Gobiko basamorturaino eta zazpi probintzia zeharkatzen ditu. Harresi Handia 1.000 urtean zenbait dinastiak eraiki zituzten harresiez osatuta dago.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Harresia Qin dinastiaren burua izan zen Lehenengo Enperadorearen garaian hasi zen erakitzen. Mila urteren buruan eraikitako hainbat horma luzatzearen emaitza da; Ming dinastiaren garaian amaitu zen eta gaurko egoera garai hartakoari dagokio.

Lau eraberritze nagusi izan ditu mendeetan zehar:

  1. Qin dinastiarena K.a. 208 urtean.
  2. Han dinastiarean II mendean.
  3. Bost dinastia eta Hamar Erresumen Garaian egindakoa (1138-1198)
  4. Ming dinastiarena 1368an

Ming dinastiaren harresia ekialdeko ertzean abiatzen da, Shanhaiko pasagunean,Qinhuangdao, Hebeiko probintzian. Bederatzi probintzia zeharkatu ondoren, mendebaldeko ertzean amaitzen da Jiayuko pasagunean, Gansuko probintzian. Jianyuko pasagunea Zetaren biderako atea zen. Harresia haraino iritsi arren, zainketa dorreak Zetaren bidean zehar segitzen dute. Dorren haien artean bazegoen ke zeinuen bitartezko komunikazio sistema bat, balizko inbasioen berri emateko.

Mantxuek harresia zeharkatu zutenean, Txina bereganatu zuten Qing dinastia hasiz, eta harresiak bere betebeharra galdu zuen, urrun mantentzen zituen mantxuak, Txinaren jabe baitziren jadanik.

Harresiaren eraikuntza prozesuan, bertan lan egiten zuten langileak inguruko lapur eta gaizkileen mehatxupean zeuden eta asko hil ziren han; horregatik, askotan Harresi Handiari munduko hilerririk luzeena esaten zaio.

[aldatu] Ate nagusiak

Ate nagusienak:

  • Shanhai Pasagunea
  • Juyong Pasagunea
  • Niangzi Pasagunea

[aldatu] Egoera

Turistek bisitatzen dituzten hormaren zatiak egoera egokian mantendu dira, edo eraberritu egin dituzte, baina leku askotan harresia etxeak eraikitzeko harrien iturri izan denez, hondatuz joan da. Zati batzuk graffitiz bete dira eta beste batzuk besterik gabe bota egin dituzte azpiegiturak egin ahal izateko. Txinako hainbat hiri eta probintziatan legeak egiten ari dira ondarea babesteko.

[aldatu] Harresiaren defentsa

Garaiko ohizko armez gain, arma bereziak garatu ziren harresiaren defentsarako. Gaur egun hauen erreplikak harresian erakusten dira.

[aldatu] Materialak

Eraikuntza lekuaren inguruan aurkitzen ziren materialak erabili ziren harresia egiteko. Beijing inguruan kareharria erabili zen. Beste leku batzutan granito edo adreilua erabili ziren. Zati batzutan, harresiaren bi harrizko azalen artean lurrezko betelana aurkituko genuke.

[aldatu] Bestelakoak

Harresi handia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1987an.

[aldatu] Loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -