Taumatawhakatangihangakoauauotamateaturipukakapikimaungahoronukupokaiwhenuakitanatahu
Wikipedia(e)tik
Taumatawhakatangihangakoauauotamateaturipukakapikimaungahoronukupokaiwhenuakitanatahu Zeelanda Berrian Waipukurau eta Porangahau artean kokatuta dagoen 305 metroko garaieradun mendixka baten maorierazko izena da. Esateko errazagoa izan dadin, bertakoek Taumata deitzen diote sarritan.
Bere izenaren esanahia honakoa da: "Mendixkako gaina, non Tamateak, belaun handidun gizonak, lur irensle bezala ezaguna denak, jaitsi, igo eta irentsi egin zituen mendiak, bere maiteari jotzen zion bitartean."
Munduko toponimo luzeenaren Guinness errekorra da.