Streptococcus pneumoniae
Wikipedia(e)tik
|
||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
pneumokokoa mikroskopio elektronikoan ikusita
|
||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Streptococcus pneumoniae bakterio Gram positiboa da, pneumokoko izenarekin ere ezagutzen dena. Estreptokoko patogenoen Viridans taldean sailkatzen da. Ez du kate luzerik osatzen, bakterio-bikoteak baizik (diplokokoak), eta eritrozitoen hemolisi partziala eragiten du.
Bakterio honek infekzio asko sor dezake gizakiarengan: pneumonia eta meningitis, gehienbat, baina baita sinusitis, peritonitis eta otitis. Mikrobio ahula da, aske bizi ezin duena, bizkarroi-bizitzera derrigorrez moldatua.
Populazioaren %40 inguru mikrobio honen eramailea da, gaixorik izan gabe. Nasofaringean kokatzen da pneumokokoa. Inmunitate sistemak behera egiten duenean garatzen du mikrobio honek bere ahalmen patogenoa (gripeak jota daudenengan pneumonia bakteriarra agertzea horren adibidea da), Haurrak, zaharrak eta inmunogutxituak dira pneumokokoak gehien jotzen dituenak.
Bakterio honen seroaldaera gehienek gluzidoz osatutako kapsula dute. Kapsula horrek mikrobioaren birulentzia areagotzen du, makrofagoen fagozitosia eragozten duelako.
Pneumokokoaren aurka penizilina da antibiotiko erabiliena. Zoritxarrez, azken urteetan andui erresistenteak agertu dira, kloranfenikol ala bankomizinarekin tratatu behar direnak.