See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Sozializazio - Wikipedia, entziklopedia askea.

Sozializazio

Wikipedia(e)tik

Eskola, lehen sozializazioaren oinarrizko lekua.
Eskola, lehen sozializazioaren oinarrizko lekua.

Sozializazioa edo gizarteratzea norbanako bat bere gizartearen kulturan sartzeko prozesua da.

Ikasketak beharrezkoak dira horretarako; norbanakoak bere taldeetara moldatzen ikasten du, horien arau, irudi eta balioak bereganatzen. Prozesu betierekoa da, bizitza osoa irauten duelako. Haurtzaroa arau, irudi eta balio interiorizazio prozesua da.

Eduki-taula

[aldatu] Sozializazioa, kultura eta giza-egitura

Haurrari erakutsi egiten zaio giza-egitura jakin bat onartzen. Gizartearen jarraipena posible da klase guztietako jendeak interiorizatu egin dituelako ohiturak, aktitudeak, pentsamoldea eta hizkuntza aurreko belaunaldiarengandik.

Sozializazio moduak aldakorrak dira aspektu batzuen baitan; horregatik, ondorioak askotarikoak dira. Interiorizazioari esker kulturala den horrek naturala dirudi. Gizarte modernoetan ezagunak dira sozializazioaren gailurra ospatzeko erritoak; adb: unibertsitate titulua.

Teknikoki aurreratutako gizarteetan agente sozializatzaile tradizionalei eta transmisio kulturalari agente berriak gehitu zaizkio: informazio gehiena bide inpertsonal eta teknikoen bidez igortzen da. Baina komunikabide bakoitzaren atzean pertsonak, alderdiak eta taldeak daude, interes eta iritzi jakin batzuekin, eta gainontzekoetan erantsi nahi dituzte helburu propioak lortzeko.

Agente sozializatzaileak:

1.- Gurasoak, familia, eskola, eta ingurua (super-ni)

2.- Soldadutza; kanpokoari aurre egiten dion gizakiaren jarrera erregulatzen duen kontzientzia (ni)

3.- Asetzen duten energia biologiko iturriak (haiek)

[aldatu] Sozializazioa eta ekintza soziala

Parsonsen esanetan, ekintza sozialak beti arazo bat eragiten du norbanakoarentzat, eta hori konpondua dago parte den taldearen balio-sistemaren bidez. Balio horiek bideratu egiten dute norbanakoa une bakoitzean bide jakin bat hartzeko. Norbanakoak bere ekintza sozialetan aukeratu egin behar du polaritate kultural batzuen artean (pattern variables):

1. Gaitasuna-exekuzioa: balioak erantsiak dira eta horrela norbanakoak jakiten du noiz jarri arreta pertsina edo talde bat denari edo egiten duenari. Estigma diskriminatorio guztiek dute erantzuna bertan.

2. Unibertsalismoa-partikularismoa: Gizakiak ekin dezake moralitate kriterio unibertsal baten arabera, edota kriterio partikularistaren arabera.

- Unibertsalismoa morala: guztiok ditugu oinarri batzuk, hizkuntza, etnia, erlijio edo familiaren gain.

- Partikularismoa: alde edo kontra ekin diezaiokegu kategoria jakin bati.

3. Afektibitatea-neutraltasuna: neutraltasun afektiboaren jarrera jakina, pasioaren baitan dagoen jarreraren aurkakoa.

4. Hedakuntza-zehazpena: jarrera hedatua elkarbizitzaren hainbat aspektutan aplikatzen da. Askotan zerbitzu eskaintza ematen da kontratu baten arabera, ekintza soziala mugatzen duena.

5. Autoorientazioa-taldekako orientazioa: ekintza soziala interesen etekina lortu nahian dago bideratuta. Taldearenganako orientazioak ez du esan nahi horrenganako eskaintza altruista egitea. Negozio kapitalisten munduan bakoitzaren etekina ekintza sozialen kriterio bakarra da. Puntu hauek talde guztietan daude hainbat mailatan, eta hainbat konbinazioetan. Mugakide guztiek dira bateragarriak, ekintza soziala materializatuko den eremuaren arabera. Zenbat eta konplexuagoa izan zibilizazio bat, orduan eta balio kontrajarriagoak aurkituko dira bertan.

[aldatu] Errealitate kulturalaren dimentsioak: komunioa, domeinua eta berrikuntza

Badago sorkuntza kulturala ezaugarri objektiboak eta subjektiboak barneratzen dituen mundua. Antzinako filosofoek bi mundu bereizten zituzten (errealitate duala):

- kontzientzia subjektiboa.

- Kanpoko mundua

Karl Popperrek errealitatearen hiru mundu bereizten ditu:

1.- gauza fisikoak

2.- kontzientzia (pentsamendua)

3.- giza-pentsamenduaren objektibatutako produktuak (teoriak, ideiak, zientzia...). Hirugarren horretan dago kultura, pentsatzeko ekintzak sortua.

3 mundua posible da bakarrik 2 munduarengatik kontzienteki hautematen denean, autonomia du ezaugarri, gizakiak 1 munduaren bidez islatzen dutelako. Kultura gordeta eta gauzatua dago 1 munduan, baina 2 munduan pentsatua eta sortua. Girdetako kultura hori emaitza sinesterrazgarria da ulertzeko 3 mundua dimentsio objektiboa dela.

Kritika posible izango da hizkuntza objektibatua izan denean. Idatzitako (gordetako) kulturari esker ekintza kritikoak baimendu egiten du gure prozesuen mundua, horretan dago pentsamendua islatuta sinbolo objektibizatuen sarean.

Kulturak hiru dimentsio ditu:

1.- Komunioa: elementu hau unibertso sinbolikoan elkarbanatzen da. Horren bidez egiten da kultura bat komunitate. Kultura bat partehartze unibertsoa da.

2.- Hierarkia (domeinua): egitura berdintasun ezaren, pribilegioaren eta boterearen araberakoa da. Ordena bertikala da. Estamentu batzuek eskari kulturala esplotatzen dute, baita manipulatu ere. Lehen eta bigarren dimentsioak tentsioan bizi dira etengabean.

3.- Dinamika (berrikuntza): momentuko kulturan bere baitako jendeak osagai berriak eranstean ematen da: asmakizun materialak, eta ideia abstraktuak; horrela, kultura aldatu egiten da. Berrikuntzek aurreko bi dimentsioak indartu edo deuseztatu ditzake. Ezin da ekidin berrikuntza, nahiz eta zenbait talde interesatu saiatu berrikuntza oztopatzen.

[aldatu] Erreferentziak

GINER, S.: La cultura y el proceso de socialización (1997), Sociología, Península

[aldatu] Ikus, gainera

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -