Ruben Beloki
Wikipedia(e)tik
Ruben Beloki Iribarren, pilota munduan Beloki bezala ezaguna, (Burlata, Nafarroa, 1974ko abuztuaren 8a) eskuz pilotaria da, atzelaria hain zuzen ere, Asegarce enpresakoa. Estatistika ofizialen arabera, 1.86 m. du luzera eta 89 kg. pisatzen ditu. Estreineko partida 1992ko abuztuaren 21ean jokatu zuen, Donostiako Anoeta frontoian.
Oso palmaren handia eskuratu du Belokik, garaipenak gazte lortzen hasi baitzen. Izan ere, historiako banakako txapeldunik gazteena izan da, 20 urte baitzituen 1995ean, lehen aldiz irabazi zuenean. Horretaz gain, 1998, 1999 eta 2001ean ere titulu bera lortu du. 2000 eta 2002n txapelunorde geratu zen. 1996an eta 2003an binakako txapelduna izan zen, eta 1994, 1999, 2001 eta 2005ean bigarrena. 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, pilotan kirol gonbidatu moduan jokatu baitzen.