Renminbi
Wikipedia(e)tik
Renminbi-k (Txinera tradizionala: 人民幣, Txinera sinplifikatua: 人民币) hitzez hitz "herriaren txanpona" esan nahi du txineraz, eta Txinako Herri Errepublikako diru ofiziala da.
[aldatu] Unitateak
Renminbiaren oinarrizko unitatea yuan-a da. Yuan batek 10 jiao ditu, eta jiao batek 10 fen.
Txinan ohikoa da, diru kopuruak renminbietan adierazteko, zenbakiaren aurretik ¥ ikurra jartzea, edo atzetik 元 ikurra ipintzea.