Patxi Zabaleta
Wikipedia(e)tik
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Patxi Zabaleta | |
Jaiotza data | 1947ko maiatzaren 20a (61 urte) | |
Leitza (Nafarroa) |
Patxi Zabaleta (Leitza, Nafarroa, 1947ko maiatzaren 20a - ) euskal idazle eta politikaria, Aralar alderdikoa. Herri Batasunako sortzailetakoa eta mahaikidea izan ondoren, desadostasunak zirela eta alderdia utzi zuen 2001ean Aralar sortzeko. Nafarroa Bai bultzatzaile handienetakoa izanda, egun, 2007ko maiatzaren hauteskundeetarako koalizio horren Nafarroako lehendakaritzarako hautagaia da. Halaber, euskaltzaina da. Idazle gisa Gorka Trintxerpe izengoitia erabili zuen gaztaroan.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Apaizgaia izan zen, baina ikasketa erlijiosoak utzita zuzenbidea ikasi zuen. Iruñean abokatua da. Politikagintzan HASI (Herrikoi Alderdi Sozialista Iraultzailea) alderdian hasi zen. 1970eko hamarkadaren amaieran, Herri Batasunako sormenan jardun zuen, eta 1982 arte mahaikidea izan zen, baita 1987tik 1996ra ere.
Hala ere, HBn barnan iritzi kritikoak adierazten hasi zen, esaterako, politika ETAko borroka armatuaren menpe geratzearen kontura. Barne kritika eza ere salatu zuen, edota diputatuek parlamentuan eserlekua hartzeari muzin egitea. 1997ko uztailean Miguel Angel Blancoren hilketa gaitzetsi zuen, alderdiko jarrera ofizialetik aldenduta.
Kritikak kritika, Espainiako Epaitegi Gorenean talde armatuari lagundu izanagatik HBko Mahai Nazionala defendatu zuen Zabaletak 1997an. Bi urte geroago, Espainiako Epaitegi Konstituzionalak auzi horren gaineko Gorenaren ebazpenak bertan behera utzi zituenean, Zabaleta ere aritu zen abokatu defendatzaileen taldean. Eta Euskal Herritarrok alderdiaren zerrendaburua izan zen Nafarroan.
Nolanahi ere, urte horietan Aralar sortu zen. Hasiera batean, Euskal Herritarrok-en barneko korronte kritikoa zen. Lehenengo tirabirak udal hauteskundeetan suertatu ziren: instituzioetan agertu ez izana kritikatzen zien Aralarrek alderdiko hainbat kideri. Baina ika-mika handiena ETAk 1998-1999ko su-etena bukatutzat jotzean gertatu zen. Bortizkeriak abertzaleen helburuen lorpena oztopatzen zuela adierazi zuen Patxi Zabaletak.
Aralarrek EHn 2002 arte jarraitu zuen. Orduan, Batasuna alderdia sortu zen, eta Aralarrek bertan parte ez hartzea erabaki zuen. Hori dela eta, Zabaletak eszisio hitza arbuiatzen du. Harrezkero mingostu dira bi alderdien arteko harremanak. Legez kanpoko Batasunaren bozkaz baliatzea eta espainiolismoren menpe egotea leporatzen diote Aralarri.
2007.urteko Nafarroako Parlamenturako Nafarroa Bai koalizioaren zerrendaburua.
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Eskomunia ala Zoroastroren artalde (1977, Egilea editore)
[aldatu] Nobela
- Ukoreka (1994, Txalaparta)
- Badena dena da (1995, Txalaparta)
- Arian ari (1996, Txalaparta)
- Errolanen harria (1998, Txalaparta)
- Eneko Aritzaren hilobia (2005, Egilea editore)
[aldatu] Poesia
[aldatu] Antzerkia
- Nafarroako azken mariskala (1991, Txalaparta)
[aldatu] Biografia
- Julian Gaiarre (1983, Gordailu)