Olinpiako Zeusen Estatua
Wikipedia(e)tik
Olinpiako Zeusen Estatua Munduko Zazpi Mirarietako bat zen. Fidias eskultore greziarrak amaitu zuen ggb K. a. 435an.
Zeusen eskulturatzarra (12 metro garai) Zeusen Tenpluaren barnean zegoen, Olinpian. Estatua kriselefantinoa zen, hau da, boliz eta urrez eginikoa. Eskultura honetan, Zeus eserita agertzen zen boliz, urrez, ebanoz eta harribitxiz estalitako tronuan. Zeusen eskuin eskuan Nikeren eskultura txikia zegoen, garaipenaren jaikosarena, eta ezker eskuan aginte makila distiratsua gainean arranoa zuela.
Eskulturaren desagerpena 393 (paganismoaren debekua) eta 426 (Olinpiako monumentuen deuseztapena) artean eman zen.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |