Migel Lopez Legazpikoa
Wikipedia(e)tik
Migel Lopez Legazpikoa (Zumarraga, Gipuzkoa, 1502 - Manila, 1572ko abuztuaren 20a) esploratzaile eta konkistatzaile gipuzkoarra izan zen, Filipinetako hiriburu den Manila hiriaren sortzailea.
[aldatu] Bizitza
1528an Mexikora joan zen bizitzera, bertako agintari izatera iritsiz.
Felipe II.aren aginduz, Ozeano Pazifikoa zeharkatu zuen eta 1565ean egin zituen lehenengo kokaleku europarrak geroago Filipinak izena hartuko zuten uharteetan, erregearen omenez emandakoa. 1571ko ekainaren 24an kokaleu finkoa lortu zuen Manilan, hainbat borrokaren ondoren.